Baztan, adineko pertsonekin lagunkoiagoa izateko bidean

Osasunaren Mundu Erakundeak bulkatutako proiektuan pausu berriak ematen ari da

Fernando Anbustegi Juan Mari Ondikol - Miércoles, 1 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Francisco Joaquin Iriarte, Baztango adinekoen egoitza IDEA Innovacion enpresak kudeatzen du.

Francisco Joaquin Iriarte, Baztango adinekoen egoitza IDEA Innovacion enpresak kudeatzen du.

Galería Noticia

Francisco Joaquin Iriarte, Baztango adinekoen egoitza IDEA Innovacion enpresak kudeatzen du.

ELIZONDO- Garaiak aldatzen ari dira eta egokitzen jakin behar izaten da. Jakina da munduan, eta batez ere gure inguruan, biztanleriaren bizi itxaropena areagotzen ari dela. Gero eta urte gehiago bizi gara eta, noski, ongi bizi nahi dugu. Bide horretan, aldaketa batzuk ematea ezinbertzekoa da. Osasunaren Mundu Erakundeak bulka-tzen duen “Adineko pertsonekin lagunkoiak diren hiriak” proiektuak horixe du helburu: adineko pertsonen bizi-baldintzak hobetzea, tokian tokiko ingurunearen azterketa egin ondotik bildutako proposamenetan oinarrituta.

Baztango udala ere, adineko pertsonen bizi kalitatea hobetzeko helburuz, adinekoen egoitzaz gaindi, 1987. urtean hasi zen etxez-etxeko zerbitzua eskaintzen. Urte guzti hauetan beharrak aldatuz joan dira eta eskaintzen diren zerbitzuak handitzeko beharra ikusi dute. Horregatik, aurtengo ilbeltzan bi zerbitzu berri martxan jartzea erabaki zuten: etxez-etxeko janari banaketa eta arropa garbitzeko zerbitzua. Hala ere, ez da horretara mugatu. Baztango Udalak hirugarren adinekoekin lagunkoia den udalerria izateko bidea hasi zuen duela hilabete batzuk eta orain, Qpea fundazioarekin eta IDEA, adinekoen egoitza kudeatzen duen enpresarekin, elkarlanean O MEk bulkaturiko proiektua gauzatzen hasi da. Ekimen honen helburua hirugarren adinekoek bizitza independentea eta zahartze aktiboa izateko ingurunea egokitzea da. Horretarako osasun, parte hartze eta segurtasun arloetan aukerak hobetuz. Lehen fasean dago proiektua eta Bea Urrutia, adinekoen egoitzako animatzaile sozio-kulturala herriz-herri ibiliko da herritarrekin biltzen, diagnosi bat egin eta 2. fasera pasatzeko.

MURRITZEAN

Lagunkoiak. Nafarroan, bortz dira lagunkoiak diren hirien sarean dauden udalak, Iruñea, Tutera, Bidaurreta, Esa eta Baztan.

Gaur hitzordua. Arizkunen, medikuaren etxean, 10.00etan elkartuko dira, Bea Urrutia, Francisco Joaquin Iriarte egoitzako animatzaile sozio-kulturala hurbilduko da, bertako 64 urtetik goitikoekin biltzera.

Hitzordu gehiago. Elizondon hasi ziren bilerekin, gaur Arizkunen egin ondotik, Baztango gainerako herrietara ere zabalduko da ekimena.

Proposamenak. Herritarrek, ikusten dituzten gabeziak, hobetu beharrekoak edota positiboki baloratzen dituztenak aipatuko dituzte, proposamenak 2. fasera begira, plan batean txertatzeko.

DATUA

20.5

Baztanen, 65 urtetik goitiko biztanleriaren ehunekoa. Goruntz doa kopurua azken urteetan.