EHUko uda ikastaroetako bat Lesakan irailean

Miércoles, 1 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 06:01h

lesaka- Euskal Herriko Unibertsitatearen Uda Ikastaroetako bat Harriondoa Kultur Etxean eginen dute irailaren 28an eta 29an. Hain zuzen, Hizkuntzaren garapenaren alderdi soziolinguistikoak haurtzaroan. Ez-ohiko garapenean eskuhartze eta baloraziorako pausoak, hogei orduko ikastaroa eskainiko dute. Izen-ematea on-line egin daiteke, www.uik.eus webgunean. - A.A.A.