Madalensoro azpiko aparkalekuko 46 plaza errentan jarri dira ‘Zoaz pake santuan’ antzerkia eskainiko dute abuztuaren 12an

Jueves, 2 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Oiartzun- Madalensoro frontoi azpiko udal aparkaleku itxiko plazak errentan jarri dira. Oiartzuarrek edo herrian lan egiten dutenek izango dute plaza izateko eskubidea. 46 plaza daude, horietako bi ezintasuna duten pertsonak garraiatzen dituzten ibilgailuentzat. Errenta hamar urterako izango da eta hilean 46,78 euroko alokairua ordainduko da. Eskaerak udaletxeko harreran edo www.oiartzun.eus-en elektronikoki egin daitezke irailaren 20a arte (14.00ak arte). Oinarriak www.oiar-tzun.eus-eko Kontratatzailean Profilean daude publikatuta. - A.M.

Urnieta- Txalo Produkzioak konpainiak Zoaz pake santuan an-tzezlana eskainiko du abuztuaren 12an Urnietako Sarobe arte eszenikoen gunean. Begoña Bilbaok zuzentzen du Emmanuel Robert-Espalieuk sorturiko eta Martin Agirrek euskarara itzuliriko lana. Aktore lanetan berriz, Ane Gabarainek eta Mikel Laskurainek jardungo dute. Sarrerak abuztuaren 6tik aurrera eros daitezke bost euroren truke Sarobeko leihatilan. Bestalde, sarrerak ere salgai jarriko dira Internet bidez, bibe.me plataformaren bitartez. - A.M.