Jangelarako bi langile behar dira

Viernes, 3 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 06:01h

irurita- Iruritako guraso elkarteak, eskolako jangelarako bi langile kontratatzeko deialdia egin du. Urritik aitzinera, astean lau egunez, 13.00tik 15.00ak arte lan egiteko izanen litzateke. Janariak manipulatzeko txartela izatea eta euskaraz jakitea eskatzen dute. Abuztuaren 20a arte eman daiteke izena apymairurita@hotmail.com-en. - F.A.G.