Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Akordio programatikoan jasotako hezkuntza konpromisoen ia %90 bete du Hezkuntza Departamentuak

Murrizketetan atzera egiten jarraitzeko neurriak berretsi ditu Solana kontseilariak legegintzako 3. Ikasturteaz egindako balantze-prentsaurrekoan

Domingo, 5 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 21:11h

Hezkuntza kontseilari Maria Solanak akordio programatikoan jasotako konpromisoen ia %90 bete direla azpimarratu du, legegintzaldiko 3. ikasturtearen balantze-prentsaurrekoan. Kalitatezko hezkuntza publikoaren alde abiarazitako neurriek hezkuntza publiko berdinago, berriago eta inklusiboagoa izatea ekarri dute, “horixe baita zuzentzen dudan departamentuaren inbertsio nagusia”, gehitu du Solanak.

“Azken hiru urteotan hezkuntza publikoarekin konpromiso sendoa hartuta lan egin da. Eta hezkuntza eredua 3 ardatz nagusitan oinarritu da: inklusioa, berdintasuna eta berrikuntza. Horrez gain, Lanbide Heziketa aldatu dugu Nafarroako oraingo, eta batez ere etorkizuneko, beharrei erantzuten dieten ziklo berriak gehituz”. Halaxe adierazi dute Hezkuntza kontseilari Maria Solanak eta Hezkuntza zuzendari orokor Roberto Perezek 3. ikasturteari dagokion balantzea.

Hezkuntza departamentuaren lan ildo nagusiak, Legegintzaldi hasieratik indarrean dagoen akordio programatikoak markatzen dituenak direla adierazi du kontseilariak eta, beraz, 3 urte hauetan hartu diren erabakiak akordio horrekiko konpromisoa betetzeko izan direla. Are gehiago, “dagoeneko akordioa programatikoaren ia %90 (89,7) bete dugu eta horrek, legegintzaldiko azkeneko ikasturteari begira, bestelako perspektiba ematen digu, balioko digulako, dagoeneko abiarazitako plan estrategikoak finkatzen eta epe ertainera begirako beste hainbat erronka abiarazten”, azaldu du Solanak. Hezkuntza departamentuak esku artean dituen erronka nagusiez aritu aurretik, ordea, 3 urte hauetan departamentuak lanerako hiru irizpide izan dituela gogoratu dute: berrikuntza, berdintasuna eta inklusioa.

Eta, horiek sustatzeko, ezinbestean, inbertsioa gehitu egin da. Berrikuntzari dagokionez, berrikuntza teknologiko eta metodologikoaz aritu beharra dago. Hala azaldu dute hezkuntzako arduradunek. “Inbertsioa handitu da inoiz baino gehiago. Hamar aldiz gehitu dugu aurrekontua IKTetan (545.000ean 2015ean, 5,7 milioi 2018an). Eraldaketa digitala gauzatzeko planean lan egiten dihardute departamentuko teknikariek.

“Ari gara maila, espazio, metodologia, gaitasun, azpiegitura, konektibitate, gailu, hezkuntza-tresna eta gelan eta kudeaketan erabiltzeko aplikazioetan garatzen ari den hezkuntza publikoaren eraldaketa digitalaz.

Hori guztia, gobernuaren eta kalitatezko zerbitzu publikoen beste estrategia batzuekin lerratuta”, gehitu du Solanak. Eraldaketa digitalaren esparruan aipatu dituzte, Etorkizuneko gela, Hezkuntza eraldaketa digitalaren planera gehitu diren ikastetxeak, CRISS europar proiektua, ezarritako wifi sare berriak, informatika ekipoen berritzea eta DBHko 1. mailako ikasle bakoitzarentzako gailu bat eta baita hezkuntza tresna berriak ere, “benetako eraldaketa gauzatzeko ezinbestekoak”, azaldu dutenez.

Solanak azaldu duenez, jauzi kualitatibo eta kuantitatibo nabarmena egin da Hezkuntza Teknologia eta Informazio Sistemen Zerbitzuan legegintzaldi honetan, ez bakarrik ikastetxeentzat jarritako baliabideetan, baita Hezkuntza sistema osoa kudeatzeko EDUCA programa informatikoan. Indartu egin da lan-taldea, eta eskaintzen dituen zerbitzuak gehitu dira, EDUCA, azken batean, delako Nafarroako eskola-informazioaren sistema nagusia, zeinak ahalbidetzen duen ikastetxeen datu guztien bilketa eta esplotazioa, ikasle nahiz familiekin komunikazioa eta Hezkuntza departamentuaren zein ikastetxeen kudeaketarako ataza zabala.