Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Lehen seihilekoko zerga-bilketak Nafarroako ekonomiaren bilakaera ona eta lan-merkatuaren hobekuntza islatzen ditu

Laneko atxikipenak % 6,1 hazi dira eta kudeaketa zuzeneko BEZa % 10 aurreko urteko datuen aldean, eta zerga-bilkate likidoak (1.150 milioi) erritmoa berreskuratu du zerga-egutegian egindako aldaketan ondoren

Domingo, 5 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 21:09h

Lehen seihilekoko zerga-bilketa likidoa 1.150 milioi eurokoa izan da Nafarroan. Kopuru absolutuetan, aurreko urteko epealdi berekoa baino % 14,08 txikiagoa da, baina Nafarroako Zerga Ogasunaren (NZO) esanetan, 2018an abiarazitako zerga-egutegi berriaren ondorio iragankorra besterik ez da, zerga jakin batzuen ordainketei eta itzulketei lotutakoa.

Iragarri zenez, NZOak BEZa eta laneko zein kapitaleko atxikipenak ordaintzeko epea luzatu die enpresei. Horrekin batera, erdira murriztu ditu enpresa handiek krisi ekonomikoaren aurretik BEZa itzultzeko zituzten epeak. Horrek nolabaiteko eragina izan du Estatuarekiko doikuntzen gainean, eta horren kariaz, Ogasunak argi utzi nahi izan du, kopuru absolutuetan iazko ekitaldiaren aldean dauden zerga-bilketako desberdintasunak ondorio iragankorra baizik ez dela, urteak aurrera egin ahala zuzenduz joango dena.

Ildo horretan, lehen hiruhilekoko diru-sarrerei buruzko txostenean, egutegiak eragindako zerga-bilketaren beherakada % 28,4koa zen, eta orain erdira murriztu da. Aldiz, neurri hauek kontabilitatean duten eragina oso mesedegarria da enpresentzat. Alde batetik, tarte handiagoa dute zergak ordaintzeko, eta bestetik, itzulketak egiteko epearen murrizketak 148 milioiko likidezia estra ekarri diote Nafarroako enpresei urteko lehen seihilekoan.