Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Murrizketetan atzera egiteko dekretua aldatzeko erabakiak beharrezko berme juridikoak emango dizkio Nafarroan dagoeneko hasitako bideari

Hezkuntza kontseilari Maria Solanak bere poztasuna adierazi du legegintzaldi hasieratik Nafarroan hasitako bidearekin bat egin duelako estatuko gobernuak hezkuntza arloan ezarritako lan-ildoa: inklusioa, ekitatea eta murrizketak lehengoratzea

NAVARRA.ES - Domingo, 5 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 20:54h

Maria Solana Hezkuntza kontseilaria Isabel Celaá ministroak deitutako lehenengo Hezkuntza batzordean izan da gaur. Eskertu egin dio murrizketak ahalbidetu zituzten 14/2012 errege-dekretua aldatzeko egin duen proposamena, “guretzako ezinbestekoa baita urrats hori ematea.

Esku artean dugun lege aurreproiektua oso garrantzitsua da 2015etik martxan jarritako politikak bermatzen dituelako”, azpimarratu du kontseilariak;hala nola, 16-17 ikasturtean Haur eta Lehen Hezkuntzan hasitako ratioen jaitsiera (orain DBHn eta Batxilergoan egingo da), ordezkapenak azkartzea eta Haur eta Lehen Hezkuntzan indarrean sartuko den zuzeneko irakaslanerako bi eskola-ordu gutxitzea eta 136 irakasle gehiago kontratatzea ekarriko duena. Dekretua lehengoratzeak “dagoeneko egiten ari garen horretan guztian segurtasun eta berme gehiagorekin jardutea ekarriko digu.

“Sinetsita egiten ari garen politika eta gure leloa den akordio programatikoa dugulako”, gogoratu du Solanak. Solanak bere hitzaldian adierazi bezala, “gure egitekoa, batez ere, eskola publikoaren alde aritzea da, berrikuntzarekin, teknologikoa nahiz metodologikoa, inklusioarekin, berdintasunarekin eta hezkidetzarekin zerikusia duen egitekoa;Lanbide Heziketaren berrikuntza metodologikoa ahaztu gabe”.

Ildo horretan, kontseilariak Nafarroan abiarazitako 3 plan estrategikoen berri eman dio ministroari: “Aniztasunari erantzuteko plana (Foru Komunitatean lehenengoz egindakoa), hezkidetza lantzeko SKOLAE programaren bitartez indarrean jarritako plana. Urrian, hain zuzen ere, plan hau Madrilen aurkeztuko dugu Hezkidetzaren lehenengo Biltzarrean, Carlos III.a unibertsitatean. Eta azkenik, Lanbide Heziketaren Plan Estrategikoa, era horretako lehenengo plana foru komunitatean, lurraldean txertatutako plana eta S3 estrategiarekin lerratuta”.

Eskola laikoa

Nafarroako hezkuntza arduradunak gogoratu duenez, eskola laikoaren alde egiten du Nafarroako Akordio Programatikoak eta, berretsi du, Nafarroako parlamentuak orain gutxi onartu duela Espainiako gobernuari Vatikanoarekin duen akordioa bertan behera utzi eta erlijioa eskolatik ateratzeko eskaera. Gogoratu du, bestalde, erlijio-orduak murrizteko eskaria ez zela parlamentuan aurrera atera. Hala ere, Solanak adierazi du “erlijioa kendu ezean, irakasleen lan baldintzak bermatu beharko liratekeela, estatuak akordioak dituen erlijio guztien kasuan”, Nafarroan ikasturte honetan erlijio islamiarra ikasteko aukera izanen da.

Oposaketen inguruko hausnarketa

Izan berri diren DBH eta Lanbide Heziketa oposizioetan izandako emaitzen harira sortutako ika-mikaz, Solanak hausnarketa egitea beharrezkotzat jo du “aurreko exekutiboak egiteke utzi zuena eta, komunitate batzuek jarrera aldatu zutela ikusita, jarrera irmoago bat izateko”.

Duque ministroarekin bilera

Arratsaldean Unibertsitate-politikaren Batzar Orokorrean izan da Solana kontseilaria. Pedro Duque, zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate ministroa izan da bilkurako burua.

Kontseilari nafarrak azpimarratu du Foru Komunitateak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza plangintza bat duela eta parlamentuak alor horretako Foru Legea onartu berri duela. Unibertsitate politikari dagokionez, Nafarroak berak eta inguruko lurraldeekin eginiko akordioei esker goraipatzeko moduko eskaintza bat duela.

Nafarroako Gobernuak ahalegin berezia egin du, historian lehen aldiz, NUPeko finantziazioa urte askotakoa izateko eta, batez ere, apostu sozial eta politikoa egin duela medikuntza gradua sustatzeko, eta laster martxan jartzeko aukera izanen dela espero du.

Era berean, kezka bat helarazi dio Solanak Duque ministroari: oinarrizko legediak masterra edukitzera behartzen ditu irakaslea, bederen lanean aritu nahi badute, eta administrazioak berak aldiz, ez ditu master horiek sare publikoan eskaintzen. Honekin batera Solanak gogorarazi nahi izan du Lanbide Heziketan berezitutako irakasleentzat masterra bideratu behar dela eta baita LH eta unibertsitatearen arteko lotura erraztu ere.