Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Nafarroako Gobernuaren kultura-agenda aste honetarako

Hau da Nafarroko Gobernuak hurrengo asterako, uztailak 30etik abuztuak 5tera, prestatu duen eskaintza kulturala

NAVARRA.ES - Domingo, 5 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 20:57h

Hasteko, Kultur egitarauak musika festa dakar proposamen hirukoitzarekin: Ribaforadan eta ostegunez, Strombers taldea gozatzeko parada;ostiralean eta Elizondon, Aukeran taldea arituko da;eta larunbatean eta Otsagabian, Los Colores de la Musikaren eskutik dantzatzeko aukera.

Badago beste egitarau eder, Landarte izenekoa, eta badakar eskaintza bikoitza ere bai. Larunbatean eta igandean, Manu Topic-en eskutik"Ekilibrio" izeneko argazkilaritza eta eskultura proposamena luzatuko du Ezkarozen. Igandetik aurrera beste proiektu interesgarri batek hartuko dio testigantza, "Dolem, harria jaso".

Formakuntzaren alorrean, azken boladan apiatu ditugun bi eskaintza paregabeak ditugu martxan. Lizarrako Karlismoaren Museoan prestatu zen Escape Room historikoa - "Escape Room: El robo del Toisón" - eta Huarte zentroan mantentzen den komisariotzaren inguruko ikerketak garatzeko egoitza.

Erriberriko Antzerki Jaialdi bikaina bukatzear dugu eta honako hauek dira XIX. edizioak ostegun eta larunbat bitartean eskainiko dituen ikuskizunak: "El hermano de Sancho", "El teatro Popular", "Como las cenizas para el fuego", "Príncipe de Viana: el hombre que pudo reinar", "Hamlet", "Fandango Street" eta "Negua". Erakusketei dagokienez, hamaika aukera.

Oteizan Museoan, "Macla, mamua, bismuto, vicario" proposamena dago ikusgai. Era berean, Imanol Marrodanek Alzuza Zentroan sortu zuen lana ,“Arma isilak gerra lasaietarako”, irekirik darrai. Halaber, Bertizeko Jaurerriko Jauregian, "Javier Ciga Echandi: Figuración y esencia" erakusketa goza daiteke Kultur egitarauaren eskutik.

Bere aldetik, Nafarroako Museoan, José Latovaren argazki bilduma ezagutzeko aukera zabalik dirau, "José Latova. Argazkilaritza arkeologikoa 40 urtez". Bukatzeko, Nafarroako Errege Artxibo Nagusian bi erakusketa daude ikusgai “Pablo Sarasate-Alberto Huarte: adiskidetasun baten testigantzak” eta “Jose Velasco Hernándezen argazkiak (1897-1974)”.

Azkenik, gogoratu martxan dela Nafarroako Museo Zerbitzuak prestatuko egitaraua: "Pasaportea, museatu! Eta bidaiatu". Hori dela eta, igandean bertan bi ateraldi prestatu dira, gida batek lagunduta, Lizarrako Karlismoaren Museoa ezagutzeko. Era berean, eskaintza hirukoitza zabaldu da Iruñeko Katedraleko Klaustroan egiten ari diren konpontze lanak ezagutzeko.

Pasaportea pertsonala eta/ edo familiarra da. Doakoa da eta hamahiru zentroetan eskuratu daiteke sarreran. Erakunde bakoitzaren zigilua bisita egindakoan eskuratuko da.