Nafarroako Gobernuaren kultura-agenda aste honetarako

Kultur programak hiru kontzertu proposatzen ditu ostegun, ostiral eta larunbat honetarako Vianan, Martzillan eta Tafallan

DN - Lunes, 6 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 11:41h

Aste honetan badator musika festa Kultur egitarauaren eskutik eta eskaintza hirukoitzarekin: ostegunez eta toki paregabean, Vianako San Pedro elizaren hondakinetan, Random Thinking taldea arituko da;beste eremu bikain batean, Marcillako gazteluan, kontzertua ostiralean izango da Ramón García Septet-en eskutik;musika gozatzeko azken leku aparta Bardeetako Oliva Monastegia izango da, bertan Tafallako Tubala Uxoa Abesbatzaren saioa izango da larunbatean.

Bere aldetik, Landarte egitarauak Petilla de Aragonen izango du saioa. Bertan, Javier Landaren proiektuari emango zaio ongi etorria, “Mural Neuronala” izenarekin. Era berean, Alberto Odériz-en proposamena, “Dolmen, harria jaso”, Mañerun egongo da ikusgai.

Halaber, formakuntzari dagokionez, ostiraletik aurrera Morayma Meléndez Súarez-en lana egongo da ikusgai Huarte Zentroan: “Viajes industriales de la memoria de una vida”. Huarten bertan María Sánchez-en jarduna, “Por favor, no me abandones”, dastatzeko aukera egongo da astelehen eta asteartean. Ostegunean berriz, hitzordua Jabier Villareal-ekin izango da bere sorkuntza lehen eskutik ezagutzeko, “Cosa mentale, cosa sensuale. Mapas (anti)textuales y panoramas (in)voluntarios de Roma”. Huarte Zentroaren eskaintzarekin amaitzeko, gogoan izan, abuztuan zehar Arte Gaztea eta Sorkuntza programa martxan dela, Aizpea de Atxa, Maitane Azparren, Irene Holguin eta Iosune Sarasate sortzaileen eskutik. Gainera, Komisariotzaren Inguruko Ikerketak Garatzeko Egoitza ez du oporrik abuztuan eta aurrera darrai.

Bestalde, Barañaingo Auditorioak “Sorkuntza Prozesuak Dokumentatzen” egitarauaren 3. saioa hartuko du “Agiriak sortzen” izenpean.

Lizarran irekirik mantentzen da Karlismoaren Museoan sortu zen Scape Room berezia, abentura era historia nahastuz: “Escape room: El robo del Toisón”.

Erakusketei dagokionez, aurreko astean ikusgai zeudenak mantentzen dira: Oteizan Museoan, "Macla, mamua, bismuto, vicario" proposamena zabalik dirau. Era berean, Imanol Marrodanek Alzuza Zentroan sortu zuen lana ,“Arma isilak gerra lasaietarako”, irekirik darrai. Halaber, Bertizeko Jaurerriko Jauregian, "Javier Ciga Echandi: Figuración y esencia" erakusketa goza daiteke Kultur egitarauaren eskutik. Bere aldetik, Nafarroako Museoan, José Latovaren argazki bilduma ezagutzeko aukera zabalik mantentzen da, "José Latova. Argazkilaritza arkeologikoa 40 urtez". Bukatzeko, Nafarroako Errege Artxibo Nagusian bi erakusketa daude ikusgai “Pablo Sarasate-Alberto Huarte: adiskidetasun baten testigantzak” eta “Jose Velasco Hernándezen argazkiak (1897-1974)”.

Azkenik, gogoratu martxan dela Nafarroako Museo Zerbitzuak prestatuko egitaraua: "Pasaportea, museatu! Eta bidaiatu". Hori dela eta, larunbatean bi ateraldi prestatu dira, gida batek lagunduta, Lizarrako Karlismoaren Museoko erakusketa iraunkorra ezagutzeko. Era berean, eskaintza hirukoitza zabaldu da, berriz ere,Iruñeko Katedraleko Klaustroan egiten ari diren konpontze lanak ezagutzeko. Bukatzeko, igandean, Oteiza Museoko “Macla, mamua, bismuto, vicario” erakusketa ezagutzeko aukera egongo bertan lan egiten duen Aitziber Urtasun-en azalpenekin.