Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Toki Erakundeek irailaren 17ra bitarte diru-laguntzak eskatu ahal izango dituzte 6 eta 8 urte arteko haurrentzat Kirol Anitzeko Programak sustatzeko

Kultura, Kirola eta Gazteria Departamentuak, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren bitartez, 50.000 euro jarriko ditu adin goiztiarretan kirol-jarduerak sustatzeko helburuarekin

DN - Lunes, 6 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 12:15h

6 eta 8 urte arteko haurrek kirola eta jarduera fisikoak egitea sustatze aldera, Kultura, Kirola eta Gazteria Departamentuak Kirol Anitzeko Programak kudeatzeko Toki Erakundeentzako diru-laguntzen deialdia onartu du. Erakundeek eskaera telematikoki aurkeztu ahal izango dute datorren irailaren 17ra bitarte. Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren bitartez, helburu horretarako 50.000 euro jarriko ditu. Deialdi honetan sartzen dira baita ere kirol-jarduerak Udalarena %100 den kapital-sozietatearen bitartez antolatzen dituzten Toki Erakundeak. Toki Erakundeek eskaerarekin batera aurkeztu beharko dituzte jarduera fisikoen gaineko plana, hedapen-plana nahiz kirol anitzeko programaren plan ekonomikoa. Jarduerak aurtengo irailaren 1etik 2019ko abuztuaren 31ra bitarte burutuko dira, eta ikuspegi oso bat eduki beharko dute, garapen pertsonala, mugimenezkoa eta soziala bultzatze aldera;halaber, osasun-eremuan onurak sustatzeaz gain, jolas garbia, adiskidetasuna, hobetzea, inklusioa eta gizarteratzea bezalako balioen hezkuntza bultzatuko dute.

Programa gutxienez 8 hilabetekoa izango da, eta jardueren eskaintzan baterako hezkuntzaren eta ekitatearen gaineko parametroak bermatuko dira. Behin eskaera-epea amaituta, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak deialdiaren ebazpena ezagutzera emango du gehienez hiru hilabeteko epean. Horretarako, alderdi desberdinak baloratuko dira;hala nola, jardueren egokitzapena, edukien aniztasuna edo hedapen-planaren kalitatea. Kirol Anitzeko Programa bakoitzeko gehienez 6.000 euro emango dira.