Ordiziako baratzak, herritarren zerbitzura

kutxa ekoguneak eta udalak san joan auzoan, hilerri ondoan, 35 baratze publiko egokitu dituzte herritarrentzat

M. Aranbururen erreportajea - Martes, 7 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Ordiziako San Joan auzoan, hilerri ondoan egokitutako herri baratze publikoa. Irudian, baratzaren ondoan egokitutako etxola eta eremu zati bat. Argazkiak: A.I.

Ordiziako San Joan auzoan, hilerri ondoan egokitutako herri baratze publikoa. Irudian, baratzaren ondoan egokitutako etxola eta eremu zati bat. Argazkiak: A.I.

Galería Noticia

Ordiziako San Joan auzoan, hilerri ondoan egokitutako herri baratze publikoa. Irudian, baratzaren ondoan egokitutako etxola eta eremu zati bat. Argazkiak: A.I.

Ordiziako Udalak abian jarri du aurten herriko baratze parkea. San Joan auzoan, hilerriaren ondo ondoan dagoen lursail publiko batean 35 partzela eta baratzegintzarako prestatutako baliabideak jarri dituzte. Joseba Aranburu, Ordiziako Udaleko ingurumeneko zinegotziak, Rosa Urkia teknikariak eta Itsaso Olaizolak, Kutxa Ekoguneko Baratze Parke Sareko arduradunak, aurkeztu zuten proiektuaren proposamena eta dagoeneko martxan da egitasmo berri hau. Hala, hasiera batean 32 partzela egitea aurreikusten bazen ere, azkenean 35 zati egokitu dituzte. Horietatik gehienak, 31 guztira, moduko azalera dute: 30 metro koadrokoak dira. Beste bik azalera handiagoaz gozatu ahalko dute eta azken biak, berriz, mugikortasun mugatua dutenentzat izendatuta daude.

Hasieratik agertu zuen Aranburuk baratze publikoek “izaera soziala” ere izango zutela, Udalak hala nahi zuelako. Hala azaldu zuen: “premian edo larritasunezko egoeran aurki-tzen diren kolektibo edo pertsonei beren kontsumo pertsonalerako erabiliko dituzten elikagaien laboran-tzarako eremu arautu bat eskainiko diegu, guretzat hori beharrezko gako bat izan da, guztiek dutelako leku bat baratze hauetan”.

Noizbait baratze bat izan duenak, gaur egun baduenak edo bertan lanean ibili denak ondo baino hobeto jakingo du espazio horrek lan handia eskatzen duela guztia ondo jarrita izateko. Beharrezko tresneria ere anitza da eta horregatik, baratzeen sarreran etxola bat eraiki dute. Erabiltzaile guztiek bertan tresnak gordetzeko aukera izango dute, baina aldagela moduan ibiltzeko ere balioko du. Etxolaren ondoan, gainera, barazkiak garbi-tzeko arraska ere jarri dute eta baita konposgunea ere.

helburu anitzaAranbururen hi-tzetan, baratze parkea jartzearekin hainbat helburu lortu nahi ditu Udalak: “nekazaritza jarduera lantzeko ez ezik, ingurumena, ekologia, autokontsumoa edo elikadura osasun-tsuaren inguruko heziketa eta sentsibilizazioa garatzeko elkargune bat egokitzea da helburua, aisialdirako gune berri bat sortzeaz gain”.

Lortu nahi den beste xede bat norberak etxerako barazkiak eta ortuariak ekoiztea da eta bide batez elikadura osasungarriaren aldeko aukera bat jartzea herritarren eskura. Kutxa Ekoguneko Olaizolaren hitzetan, “baratze parkeak erabiltzaileei norberaren barazkiak autokontsumorako eta era ekologikoan egiteko aukera” eskaintzen die eta gainera eremu hori “ordiziar guztientzat kalitatezko aisialdi aktiborako topagune” bilakatuko dela ere nabarmendu du.

ez da bakarraAzken urteetan igo-tzen joan dira hainbat herritan egitasmo hauek. Hain zuzen, Ordizian egokitutako gunea Gipuzkoako 19. baratze publikoa da. Eskualdean, baina, beste Udal batzuek ere egin dute apustu berdina Kutxa Ekogunerekin batera;hala nola, Legorretak, Lazkaok eta Beasainek.

Dirudienez, Ordizian harrera “oso ona” izan du proiektu berriak, izan ere, hasieratik 35 partzela zeuden eskuragai eta horietarako 80 eska-tzailek eman zuten izena. Oraingoz, beraz, kanpoan gelditu diren guztiekin itxaron-zerrenda bat osatu dute eta baratzeak hutsik gelditzen badira Udaletik jarriko dira harremanetan ondorengoekin.

Agian izango dira oraindik ere interesa dutenak, eta hala balitz, itxaron-zerrenda horretan sartzeko Ordiziako Udalera hots egin beharko dute eskatzaileek. Eskaera egiteko arreta bulegoan duten inprimaki ofiziala bete beharko dute eta eska-era horrekin batera, NAN-aren kopia eta, dagokion kasuan, langabezi ziurtagiria, erretirodun edota pentsiodun ziurtagiria ere aurkeztu beharko dira lursail baten eskaera egiteko. Oraingoz, baratze publikoetako partzela eskuratu dutenek urtebeteko epez erabili ahalko dute baina denboran luzatzeko aukera ere badagoela jakinarazi dute.

Hala, Udalak urte hasieratik esku artean zeukan proiektua martxan jarri dute eta hemendik aurrera ordiziarrek baratza publikoetaz eta bertatik ateratzen diren elikagai guztietaz gozatzeko aukera dute. Udala eta erabiltzaileak pozik daude egitasmo berri honekin eta esperotako fruitua emango duelakoan daude.