Usurbilek piszina txikia handitu eta irisgarri bihurtuko du

Lanak irailera arte atzeratu dira eta kiroldegiko erabiltzaileek %20ko deskontua izango dute bere abonoetan

Miércoles, 8 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Usurbil- Inbertsio garrantzitsua egingo du Usurbilgo Udalak aurten kiroldegian. Izan ere, igerileku txikia handitu egingo da eta irisgarri egin. Alde batetik, igerilekura sar-tzeko koxka kendu egingo da, muga handia baita elbarritasunen bat dutenentzat, eta igerileku handiaren maila berean jarriko da;beste alde batetik, kiroldegiko sarrerari zati bat kenduta, handitu egingo da nabarmen.

Halaber, lan horiek baliatuko dira, ikusten ez den eta igerilekuaren azpian dauden instalakuntza guztiak berritzeko (tuberiak, kalderak, berogailuak….). Premia handia dute horretarako.

Obra horiek nabarmen baldin-tzatuko dute igerilekuaren erabilera. Hasierako aurreikuspena lanak uztailean hastea bazen ere, atzeratu egin dira. Lanak esleitzeko, beste lehiaketa bat egin behar izan da. Edonola ere, gauzak ondo bidean, lanak irailean hastea espero da. Ondorioz, udaran, kiroldegiko fun-tzionamendua betikoa izango da.

Bestalde, obrak beranduago hasiko badira ere, horrek ez du eraginik izango abonuetan, eta urte hasieran esan bezala, %20ko konpentsazioa aplikatuko zaie kiroldegiko abonatuei.

Lan horietan Udalak 650.000 euro inbertituko ditu. 2018ko aurrekontuetako inbertsiorik garrantzitsuena da. Proiektu honek, gainera, Foru Aldundiaren laguntza jaso du. - A.M.