Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Beaumont kontseilariak Administrazioaren erreformaren eta pertsonal publikoaren aldeko apustua eta arau arloko garapena nabarmendu ditu bere Departamentuaren azken urteko urrats nagusien artean

Legealdiko hirugarren urteko balantzea aurkeztu du prentsaurrekoan

Jueves, 9 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 12:31h

Foru Administrazio elektroniko eraginkorragoaren aldeko apustua, pertsonal publikoaren enplegua eta lan-baldintzak hobetzea, Nafarroarentzat giltzarrizkoak diren zenbait gairi buruzko arau arloko garapena eta eskuduntza berriak jasotzeko negoziazioetan aurrera egitea dira Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justizia Departamentuak legealdiko hirugarren urtean garatu dituen jarduketa nagusietako batzuk. María José Beaumont kontseilariak azken urteko balantzea aurkeztu du gaur eguerdian prentsaurrekoan, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusi Edurne Eginoa, Barne Departamentuko zuzendari nagusi Agustín Gastaminza, Justiziako zuzendari nagusi Lurdes Aldave, Informatika, Telekomunikazio eta Berrikuntza Publikoko zuzendari nagusi Mikel Sagüés eta Nasertic enpresa publikoko zuzendari-kudeatzaile Iñaki Pinillos tarteko zirela. Kontseilariak zehatz-mehatz errepasatu ditu bere Departamentuko zuzendaritza nagusietatik egindako lanak, eta oro har, jarduera “gogobetegarria” izan dela adierazi du. Lehenik eta behin, araugintzan egindako lan “trinko eta emankorra” nabarmendu du, gardentasunaren nahiz irisgarritasun unibertsalaren arloko legeak aho batez onartu direlarik. Nafarroako Foru Zuzenbide Zibila eguneratzeko lana ere aurreratu da eta abian daude jadanik legegintza arloko beste proiektu berri batzuk. Horrekin batera, funtzio eta pertsonal publikoaren defentsaren aldeko apustu irmoa nabarmendu du, “betiere kalitateko zerbitzu publikoak eskaintzeko eta herritarrek gero eta arreta eraginkorragoa eta efizienteagoa jasoko dutela segurta dezaketen giza-baliabideen horniketa egokia bermatzeko asmoz”. Ildo honetan, legealdiko hiru urte hauetan onartu diren LEPei atxikitako 3.219 lanpostuko guztizko kopurua gogoratu du, eta bereziki, egonkortzeko ezohiko LEPan sartutako 2.137 plaza-kopurua, “Estatuko legeek baimendutako plaza-kopururik handiena”, haren esanetan, baita % 1,75eko soldata-igoera eta pertsonalaren lan-baldintzen hobekuntza ere. Administrazio publiko efizienteagoa lortzeko helburuari begira bultzatutako jarduketen artean, Datuak Prozesatzeko Zentro (DPZ) berriaren eraikuntza, TETRA polizien arteko komunikazio-sisteman sartzeko 25 udalekin sinaturiko hitzarmenak eta zibersegurtasunaren arloan egindako inbertsioak nabarmendu ditu. Azkenik, hizpidetzat erabili dituen bestelako gaien artean, doako justiziaren tarifen eguneratzea eta Banza Zabalaren Plan Zuzendaria aipatu ditu. Azken honi esker, urtea bukatu baino lehen, etxebizitzen eta industrialdeen % 80k baino gehiagok Interneterako konexioa izanen dute. Jarraian zehaztu dira Beaumont kontseilariak zuzendaritza nagusi bakoitzari buruz aipatu dituen jarduera nagusiak.

Últimas Noticias Multimedia