Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Estresaren kudeaketa eta Montessori pedagogia, unibertsitate nafarren udako ikastaroen gaiak hurrengo asterako

Uztailaren 30etik abuztuaren 3ra burutuko dira Iruñeko NAPI eraikinean eta Uharten

Jueves, 9 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 12:32h

Datorren astean Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako unibertsitateek antolatutako ondorengo udako ikastaroei hasiera emango zaie: “Estresaren kudeaketa: prebentzioa eta sintomen txikitzea”, uztailaren 30etik abuztuaren 3ra, Iruñeko NAPI eraikinean;eta “Montessori pedagogia”, abuztuaren 1etik 3ra, Uharten;biak ala biak NUPek antolatutako ikastaroak. “Estresaren kudeaketa: prebentzioa eta sintomen txikitzea”, ikastaroaren helburua da gure prozesu emozionalekin batera datozen emozio, pentsamendu eta portaerei buruzko kontzientzia nagusiago bat hartzea da;hala nola, gure bizitza emozionala eta estresa modu egokiago batean kudeatzen laguntzen diguten teknika eta errekurtsoak ikastea. Informazioa eta matrikula: “Montessori pedagogia” izeneko ikastaroak, berriz, hezkuntza arloko profesionalei aukera eskaintzen die irakaskuntza mota hori bizitzeko, Montessori metodoaren garapenerako materialekin elkar eragiteko saioen bidez eta esperimentatutakoari buruz hausnarketa eginen da, ondotik filosofia horren oinarrizko printzipioak praktikan jarri ahal izateko. Informazioa eta matrikula: Kurtso hauen inguruko informazio gehiago izateko eta matrikula egiteko: https://udakoikastaroak.navarra.es/

Últimas Noticias Multimedia