Amaiurko Gaztelua Baztango Udalak

Amaiurko Gaztelua, gero eta ageriago

Aranzadi Zientzia Elkarteko boluntarioak eta Amaiurko herritarrak, 50 lagun inguru, indusketa lanetan ari dira

Fernando Anbustegi Goñi - Juan Mari Ondikol - Jueves, 9 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 06:01h

40 boluntario baino gehiago etorri dira aurtengo indusketa lanetara.

40 boluntario baino gehiago etorri dira aurtengo indusketa lanetara. (Ondikol)

Galería Noticia

40 boluntario baino gehiago etorri dira aurtengo indusketa lanetara.Harresi barneko kubo handia husten ari dira aurten.Joseba Otondo, Ana Ollo, Uxue Barkos eta Enrike Lekuona, 2015. urtean.

amaiur- Abuztua hastearekin batera lanari ekiten diote Amaiurko Gazteluan. Aranzadi Zientzia Elkarteko boluntarioak urtero, aurten 13.a da, abuztuaren 1etik 14ra bitartean buru belarri aritzen dira Amaiurko Gazteluko indusketa lanetan. Aranzadi, Amaiurko Herria eta Baztango Udalak sustatua ari dira garatzen gazteluko indusketa lanak. Juantxo Agirre Mauleon, Aranzadiko koordina-tzaileak aipatzen duen bezala, xinaurrien lana da. Mantxo-mantxo, pixkanaka-pixkanaka burutzen dutena, ilusioz beteta, pazientziaz gainezka. Nork pentsatuko luke duela 13 urte, indusketak hasi zirenean, gaur egun Amaiurko Gazteluak halako itxura izanen zuela. Izan ere, Agirrek aipatzen duenez, idusketak hasi zituztenean ez zekiten zerbait aurkituko ote zuten.

Ekinaren ekinez, urtez urte, aurkikuntza gararntzitsuak egin dituzte. Egiturazko aurkikuntzak eta baita material garrantzitsua ere. Ezpatak, geziak, kanoi bolak, platerak...Bere garaian egindako erakusketa oparoan ikusgai izan zirenak. Egiturari dagokionean, 1522an gazteluaren defentsan borrokatu ziren gudariak gogoratzen dituen Amaiurko monolito edo oroitharriaren azpian altxor ikaragarria dago: Amaiurko Gaztelua bera. Aranzadiko langile boluntarioei esker, Amaiurko herritarren laguntza eskergarekin, gazteluaren atal desberdinak azaleratu dituzte jada. Agertutako egitura bisitatzeko, duela urte batzuk, pasarela batzuk egin zituzten, gazteluaren harresiak zeuden tokian, eta panel informatibo batzuen laguntzaz bisita historiko-kultural ederraz gozatzeko aukera paregabea dago. Hala ere, erran bezala, lanek aitzinet segitzen dute eta aurten ere, abuztuaren 1etik lan eta lan dabiltza indusketetan. Aurtengo lanen artean, beti bezala, mantenimendu lanak egiten ari dira, urteroko garbiketa orokorra, aurten nahiko lan omen dago;bertzetik, kubo handian ari dira lanean. 2016an kubo handia bere osotasunean mugatu zuten eta iaz, barneko gela, bizitza, azaleratu zuten. Aurtengo ekitaldian barnekoa husten ari dira, bertan aurkikuntzaren bat eginen dutelakoan. Aurten ere, sarrera nagusian, behin betiko sarrera izanen denean ari dira lanean. Mendixkara igo eta gazteluaren aitzinetik pasa ondoren ailegatzen da sarrera nagusia zenera, eta gerora ere, aurtengo lanen ondotik sarrera nagusia izanen den arkura. Kubo aitzinetik pasa eta sarrerara ailegatzen da, Juantxo Agirrek kontatu zigunez, gazteluaren defentsarako estrategikoki aukeratutako lekua du sarrerak.

Lanak aurreratuak dituztela nabarmendu du Aranzadiko koordinatzaileak, izan ere, aurten hegoaldeko eta mendebaldeko arkeologia lanak bukatuko dituzte. Gero eta hurbilago ikusten dute lanen bukaera, nahiz eta oraindik lan handia dagoen. Errate baterako, belaiak egokitu beharko dituzte, panelak jarri, bisitentzat inguruak egokitu...azken finean bisitariek gazteluaz gozatzeko bidea erraztuko duten lanak. 2022. urtea jomugan dute, orduan beteko baitira 500 urte gaztelarrek Amaiurko Gaztelua konkistatu zutenetik eta 100 urte lehenbiziko oroitharria jarri zutenetik. Gazteluaz gain, Amaiur herri sarreran interpretazio gune bat egin nahi dute, lursaila jada erosia dago, baina finan-tziazioa da falta dena, gazteluko bisitaren osagarri izan nahi du gune museistikoak, bertan aurkitutako gauzak txukun eta ongi ikusi ahal izateko. Momentuz, dirua falta da, baina ilusiorik ez da falta eta ziur gaude, betiko xinaurrien lanak emaitza onak emanen dituela ber-tze behin ere.

ekitaldi kulturalak

Gaur hitzaldia. 19.30ean Otsondo barride elkartearen aretoan, Aitor Pescador historialariak eta Aritz Otazu Mintzoa argitaletxeko kideak ‘La bula del Papa Julio II para la conquista de Nacvarra, presentación del facsímil’ hitzaldi-aurkezpena burutuko dute.

Erakusketa. Enrike Lekuonaren, iaz zendutako Aranzadiko kidearen, Amaiur bihotz begietan akuarela erakusketa inauguratuko dute bihar, 19.30ean Elizondon, Arizkunenean.

Azkena. Astelehenean, abuztuaren 13an, 19.30ean Otsondo barride elkartearen aretoan Xabier Irujo, historialaria eta Renoko unibertsitateko irakasleak ‘778 Errozabalgo guda’ liburua aurkeztuko du, hitzaldia eskaintzeaz gain.

etiquetas: amaiur

Últimas Noticias Multimedia