Ufestuek musika taldeak kontzertua eskainiko du gaur Zubipuntan

Viernes, 10 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 06:01h

erratzu- Urtebetetze kontzertua eskainiko du gaur Ufestuek taldeak Erratzuko Zubipunta ostatuan, 23.00etatik aitzinet. Urteroko hitzorduari hutsik egin gabe, adinean goiti doan musika taldeak bertze urte bat bete du, jada 17! Urtero bezala, ospatzeko, kontzertu bat oparituko dio bere buruari, eta noski, Ufestuek taldeko zaletuei. Punkak bizirik dirau! - F.A.G.