Orreagako Gatazkaren Oroitzapenean

Angel Aintziburu - Sábado, 11 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Agorrilaren 11an larunbata, gaueko 8 orenetan egitekoa baita Orreagako Gatazkaren oroitzapena Luzaiden, orai artean Orreagan eta Ibañetako lepoan egiten zena, gogoratu zaut kronika ttipi baten egitea. Batez ere Astobizkarreko mendian diren toponimiaren lur eremu eta izenak, mesedez, diren bezala uzteko. Badago jadanik Astobizkarreko peko aldean den iturriaren izena aldatua, orai Errolan dena eta Bentarteko ur-sorgia batera eremana izana dena duela zonbait urte. Gisa hortan aldatzen baditugu izenak, Orreagako gatazkaren erran nahi garrantzia galduko da, mendez-mende Eskualdunek egin izan duten balentriarik haundiena Orreagako Gatazka izan baitzen. Diktadura garaian bortxatua izan ginen gezur anitzen sinestera, edo gutienez sinetsiarena egitera. Orai demokrazian hildo beretik behar badugu segitu, gureak egin du. Bestalde, Eskualdunek badugu iresteko lanik aski, ikusten dugularik Ibañetako lepoan Errolanen ohoretan ezarri harri zizelkatua. Errolanek. Bere oseba KarloMagno eta armada azkarrarekin, aurtiki zituzten iruñeko harresi haundiak;norbaitek zakar untzi bat errege bide batera ateratzen badu, laster atxilotua izaiten da, Errolanen kasian anitzez ere gaixtakeria haundiagoa eginagatik, ohoriak izan dira (hori da gure zonbait buruzagiren zuzenbidea). Orai erraiten da legea denendako berdina dela, hori sinesteko sobera zaila da. Nik orai nahi nukena da, mesedez, Astobizkar aldeko toponimia errespetatua izan dadin eta Bentarteko ur-sorgian ezarria den Errolan-Iturri izena ekendua izan dadin, Orreagako Gatazkak eta Eskualdunen balentria hura ez dadin suntsiturik gelditu, ikaragarriko kaltea egiten duelakotz Orreagako Gatazkari eta, ber denboran, Eskualdunek egin balentria haundienari.

Nun gertatu zen Gatazka hura? Zonbait jenden ustez, Luzaiden gertatu zen gatazka hura, bainan Luzaiden gertatu izan balitz, Luzaideko Gatazka deituko zuten eta ez Orreagako Gatazka. Bestalde, Luzaideko beste lur eremuetan ez da Errolanen izenari dagokion izenik, Errolanen soropila edo Errolaniturri diren bezala. Eta Luzaiden gertatu izan balitz gatazka hura, ondoko egunetan KarloMagno amengatuko zen Luzaideri edo luzaidarreri, bixtan dena, izan zirela Gatazka hartan parte hartu zuten luzaidarrak, bainan ez buruzagietarik, hortako, Gatazkaren amengiorik etzen izan, nik seurik ez dut atzeman nehone.