Baztandarren Biltzarrako 1.000 euroek badute jabea

Sábado, 11 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 06:01h

elizondo- Uztailaren 22an, Baztandarren Biltzarra egunean, bazkalondoan ohikoa den 1.000 euroko tonbolako sariak badu jabea: Elizondoko Ruben Alzugarai. Joan den abuztuaren 6an bukatu zen saritutako lehenbiziko zenbakiaren epea. Ez zenez agertu, ordezko zenbaki sariduna, 845 zenbakia, sartu zen indarrean eta Ruben Alzugarai elizondarrak saria eskuratuko du. Zorionak! Bertzalde, tonbolarekin lotuta, zuzeneko sariak dituzten opariak biltzeko azken eguna bihar izanen da. Opariak jasotzeko, Baztandarren Biltzarreko barrakonera agertu beharko da, 11.00etatik 13.00etara. - F.A.G.