Burdinaren Eguna ospatuko da gaur Urdazubin

Bizkaiko meatzeetatik ateratako burdin minerala idi-gurdian ailegatuko da. 12.00etan

Sábado, 11 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Idiek tiratutako orga Urdazubira ailegatuko da gaur ere.

Idiek tiratutako orga Urdazubira ailegatuko da gaur ere. (Argazkia: Ondikol)

Galería Noticia

Idiek tiratutako orga Urdazubira ailegatuko da gaur ere.

Urdazubi- Burdinaren Egunaren hamaikagarren edizioa ospatuko da gaur Urdazubin. 10.00etan artisautza azoka herriko plazan. Gainera, haurrendako puzgarriak, itsas­ontziak eta jokoak izanen dira. Forja erakusketa izanen da ere, Brun anaien eskutik. 12.00etan burdin mineralez kargatuak dauden orgak, idiek tiratuta ailegatuko dira Monastegira. Olagizonek aztertuko dituzte, eta abadeak benakeroei ordainduko die, antzeztutako negoziazio baten ondoren. Burdina urrezko txanponengatik trukatzeko ekitaldia izanen da. 13.15ean Ricardo Santamariak Enkaterritik Urdazubirat, burniaren mineralaren ibilbidea hitzaldia eskainiko du. 14,30ean zikiro jatea izanen da eta 16.00etatik aitzinet Bankako Menditarrak eta Mariatxien emanaldia. - F.A.G.