Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Ayerdi lehendakariordeak Belateko eta Almandozeko tunelak berritzeko lanak ikuskatu ditu

Bisitan egiaztatu ahal izan dute egokitzeko lanak erritmo onean doazela

navarra.es - Domingo, 12 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 19:39h

Belateko eta Almandozeko tuneletan segurtasuna egokitzeko eta hobetzeko lanak aurreikusitako epeen arabera burutzen ari dira, eta ibilgailuentzat datozen udazkenean irekitzea espero da, ostiral honetan, Garapen Ekonomikoko lehendakariorde Manu Ayerdik azaldu duenez, azpiegitura horiek ikusteko egindako bisitaren ondoren.

Obra Publikoen Zuzendaritza Nagusiko teknikariek esan dute lehenengo bi hilabeteetako lanak aurreikusitako errendimendua baino handiagokoak izan direla . Hala ere, egiteko dauden lan batzuen konplexutasun teknikoa dela-eta, tunelak irekitzeko eguna zehaztea zaila da. Uneoro kontuan izanik N-121-A errepidean ibiltzen diren erabiltzaileei eragindako eragozpenak, Nafarroako Gobernuak bere eskura dituen neurri guztiak hartu ditu Belateko eta Almandozeko tunelak ahalik eta denbora gutxien itxita egon daitezen.

Modu horretan, ekainaren 4an lanak hasi zirenetik lehen bi hilabetetan zehar, Belateko bi bazterbide berri egiterakoan, hiru txandatan egin dute lan 24 orduz, astelehenetik larunbat goizera bitarte. Obrako gainerako unitateetan, berriz, langileek bi txandatan egin dute lan, 6:00etatik 22:00etara.

Batzuetan, 60 langile aritu dira tunelen barruan lan egiten, eta, ondorioz, lanak zorrotz koordinatu behar izan dira, segurtasun eta eraginkortasun arrazoiak medio. Obren barruko hiru proiektuak aldi berean gauzatzeko hasiera batean 7 hilabeteko epea ezarri zen. Une honetan, lanak puntu honetan aurkitzen dira:

1. Belateko tunelean:

· Bi bazterbide berri egitea. Jardueraren %75a egina dago. Indusketa eta sostengatze lanak burutu dira, eta iragazgaizteko xaflak jartzen amaitzen ari dira.

· Likido toxikoak ebakuatzeko drainatze-sistema. %80a eginda dago.

· Kableak aldatzea. 65 km-ko kableak eskuz kendu behar dira eta beste bat jarri suaren kontrakoa eta egungo prestazio teknologikoa. Obra-unitate honen %25a gauzatu da.


2. Almandozeko tunelean:

· Likido toxikoen drainatze-sistema. %80a eginda dago.

· Kable-sistema aldatzea. Kasu honetan, 30 km-ko kableak kendu behar dira eta suaren kontrako beste 10 km jarri. Unitatearen %50a eginda dago.

· Arrain-hezur deitzen direnak jartzea uren iturburuaren zona drainatzeko. %100 egina.