Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

CRISS Proiektua: irakasle talde bat Italian izan berri da proiektu honen pilotua Nafarroan ezartzeko

Bigarren Hezkuntzako 10 ikastetxek aurrez-aurreko modalitatean proiektu honen garatze pilotua eginen dute. CRISS proiektuak ikasleriaren gaitasun digitala landu, ebaluatu eta ziurtagiria lotzea du helburu

Domingo, 12 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 19:44h

Gaitasun digitala ezinbestekoa da egungo ikaskuntzan, ikasleek DBH bukatutakoan, unibertsitatean edo lanean hasi aurretik, bereganatuta eduki beharko luketen jakintza da. Europako Batzordeak garatutako Hezkuntza Digitalaren Ekintza Planaren arabera “gaitasun digitalaren baitan ikasketarako, lanerako edo gizartean parte hartzeko teknologia digitalen erabilera ziurra, kritikoa eta arduratsua dago.

” Eraldaketa digitala Hezkuntza Departamentuaren arduretako bat da eta bere ezarpena maila guzietan egiten ari da (zentroen konexioan, zeharkako metodologiak, formazioa…). Baliabide hau ikasketarako tresna ez ezik, irakaskuntza erraztekoa ere bada. Hezkuntzarako-Teknologiak oinarrizko inbertsioa dira hezkuntza publikoaren kalitatea bermatzeko. Eta horren adibide da CRISS izeneko proiektua.

Ikasleriaren gaitasun digitalaren araudi-markoaren baitakoa da CRISS programa eta DBHko ikasleen ezagutza eta trebetasun digitalak zehazteko beharrarengatik sortu zen. Proiektu honek bestalde, ebaluazio-adierazleak eskaintzen dizkie irakasleei bere ikasleen gaitasuna neurtzen laguntzeko.

Zertan datza zehazki CRISS proiektua?

Europar batzordeak HORIZON 2020 programaren bitartez diruz laguntzen duen proiektua da eta 9 lurralde ari dira jorratzen (Italia, Erresuma batua, Espainia, Kroazia, Grezia, Alemania, Errumania, Suedia eta Frantzia). CRISS proiektuaren helburua ikastetxeek gaitasun digitala landu eta ebaluatzeko online plataforma komuna sortzea izan zen. Era horretan, ikasgai guzietan jorratu daitekeen gaitasuna da digitalitatea. Egunero eta edozein ezagutza esparrutan lantzeko. Eta bide batez, irakasleek euren taldearen garapena erraz aztertzea ahalbideratzen du.