Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

145.000 euroko diru-laguntzetarako deia egin da, partzuergoen kirol-jarduera fisikoko programetarako

Erakunde horiek kirol-teknikari bat eduki beharko dute

Lunes, 13 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 11:05h

Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuak, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren bitartez, 145.000 euroko diru-laguntzetarako deia egin du, kirol-teknikaria duten partzuergoek egiten dituzten kirol-jarduera fisikoko programak sustatzeko. Jarduerok aurtengo urriaren 1etik 2019ko irailaren 30era bitartean egin behar dira. Halaxe jasotzen da Ana Herrera kontseilariaren foru-agindu batean, zeina gaurko (abuztuaren 7a, asteartea) Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baita. Nafarroako Gobernuak honako gastu hauek ordaintzeko emango ditu diru-laguntzak, besteak beste: langile-gastuak, laguntza teknikoko kontratuak, joan-etorriak eta kirol-materiala. Eskaerak telematikoki aurkeztu behar dira, nahitaez, dagokion fitxaren bidez. Horretarako epea asteazken honetan hasten da, hilak 8, eta abuztuaren 20an amaitzen da. Aipatzekoa da kirol-zerbitzua duten bederatzi partzuergo daudela Nafarroan: Areso Araitz, Nafarroa Hegoa, Orreaga, Erriberagoitia, Erribera Erdia, Sakana, Izarbeibar, Erdi Aldea eta Ultzama oinarrizko gizarte-zerbitzuen partzuergoa. Erakunde horiek 93 udal biltzen dituzte, eta 130.000 biztanle baino gehiago, Foru Komunitateko biztanleriaren % 20,5.