Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Gobernuak 1,6 milioi euroko diru-laguntza jarriko du babestutako 55 etxebizitza Ripagainan alokatzea sustatzeko

2016ko amaieraz geroztik, Eskubide Sozialetako Departamentuak errentako 273 etxebizitza berri diruz lagundu ditu

Lunes, 13 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 11:04h

Nafarroako Gobernuak 1.641.347,91 euroko diru-laguntza baimendu du Ripagainan (Burlata) babestutako 55 etxebizitza errentamendu-erregimenean sustatzeko. Sustapen hori gehitu behar zaie, 2016. urtearen amaiera aldera etxebizitzen inguruko Foru Legea amaitu ondoren, Eskubide Sozialen Departamentuak kalifikatutako 273 etxebizitzari. Gastua urtean bi kuotatan banatuko da: lehen erdia (820.573,96 euro) 2018. urtean zehar, eta bigarren erdia 2020an, etxebizitzak behin betiko kalifikatzeko aurreikusitako data. Enpresa sustatzailea Nafarroako Adania Residencial SL enpresa da;hau da, aurrez ere esperientzia luzea duena babestutako etxebizitzak errentamenduan sustatzen, eta bizileku-parke handia kudeatzen du. Sustatutako 55 etxebizitzak garajea eta trastelekua dute eta B motako kalifikazio energetikoa. Bi gelako 18 etxebizitza daude, hiru gelako 36 etxebizitza eta 4 gelako etxebizitza bat, familia ugarientzat. Diru-laguntza Etxebizitzen inguruko Foru Legearen aldaketaren babesean emango da (2016ko urtearen amaiera aldera egina);aldaketari esker, errentamenduko etxebizitzen sustapenerako diru-laguntza ezarri zen berriro ere, babestutako etxebizitzen parkea gehitze aldera, eta etxebizitzen gehieneko salmenta-prezio teorikoaren %23a hartzen du. Ekimen publikoa eta pribatua Aipatu legea aldatu zenetik gaur arte, 273 etxebizitza berriren behin-behineko kalifikazioa onartu da. Horietatik 88 sustatzaile pribatuenak dira eta gainerako 185 NASUVINSAK errentamenduan jarritako 524 etxebizitza babestu sustatzeko proiektuaren zatiarenak dira. Laster, lizitaziora aterako da beste behin NASUVINSAren Alokairu Planaren II. Fasea, babestutako beste 283 etxebizitzarekin. Orain arte kalifikaturiko 273 etxebizitza babesturentzat 10.414.883 euroko inbertsioa egin da diru-laguntzen izenean, eta Nafarroako Gobernuak egindako ahalegin nabaria izan da, Foru Erkidegoak babestutako etxebizitzen parke handia izan dezan, arrazoizko prezioekin. Eskubide Sozialetako lehendakariordeak, Miguel Laparrak, positibotzat jo du "enpresa pribatuek alokairu sozialeko etxebizitzak sustatzeko ekimena hartu izana". Ezbairik gabe, "gizartearen aldetik eskaria garrantzitsua da, eta ondo dago alokairu sozialeko etxebizitzen gainean egiten ari garen inbertsio publiko garrantzitsuari ekimen pribatua batzea, Nafarroako familia guztiei etxebizitza izateko eskubidea bermatze aldera arrazoizko prezioetan".