Euskal dantzak Parte Zaharrean

Jueves, 16 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Galería Noticia

musika.Konstituzio plazako taula gainean egunero hitzordua dute euskal dantzen zaleek arratsean baina atzo, jai eguna izanda, goizean ere izan ziren ikusgai. Añorgako Arkaitz taldekoek Parte Zaharreko kaleak zeharkatu zituzten goizean zehar eta 12.30ean emanaldi berezia eskaini zuten Konstituzio plazan. Ibilbidean eta plazan bertan makina bat pertsona hurbildu zitzaizkien. Gaur lekukoa Trebeska taldeak hartuko du eta bihar Goizaldik, 20.00etatik aurrera. Argazkiak: E. Veintemillas