Vendetta Saguesen, Niña Coyote Flamenkan

Ska eta rock doinuak nahastuko ditu gaur gaueko musika eskaintzak

Jueves, 16 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Niña Coyote eta Chico Tornado.

Niña Coyote eta Chico Tornado. (ANDONI ZULET)

Galería Noticia

Niña Coyote eta Chico Tornado.

donostia- Azken kontzertuak izango direla iragarri dute Vendettakoek eta, badaezpada, asko dira uda honetako hitzorduak galdu nahi ez dituzten zaleak. Sagueseko taula gainera igoko dira gaur (23.45ean) nafarrak, Abduted biraren baitan.

Ska doinuak nagusi, Vendettaren zuzenekoak merezitako fama lortu du azken urteotan eta rock, reggae eta funk doinuak nahasten ere badakitela frogatu dute Euskal Herrian eta nazioartean eskainitako kontzertuetan.

Estudioko bost disko kaleratu ondoren, 2009an Javier Etxeberriak eta Luisillo Kalandrakak Enrikko Rubiños, Rubén Antón eta Pello Reparazekin osatutako taldeak agur esatea erabaki du. Azken emanaldia abenduan eskainiko dute Atarrabian baina hori baino lehen, dena den, han eta hemen jotzen ari dira uda honetan. Gasteizen izan ziren eta gaurko ikuskizunaren ondoren Bilboko Aste Nagusian ere izango dira, baita Hondarribiako jaietan ere (irailak 10), besteak beste.

flamenkaBitartean, Donostiako Piraten eskutik Flamenkako taula Niña Coyote eta Chicho Tornado bikotearentzat izango da. 23.30ean abiatuko dute haien ikuskizuna Ursula Strong eta Koldo Soretek. Ibilbide luzea dute jada eta Eate haien azken proiektuak ez omen du inor axolagabe uzten.

Gau rockeroarekin jarraitzeko, Miren Narbaizaren Mice proiektua batuko da gaur gaueko eskaintzara. Napoka Iria, Perlak edo Joseba B. Lenoir Gang bezalako taldeetan aritu ondoren bere bakarkako lana aurkeztuko du eibartarrak.- N.G.