Erraldoiek eta danborrek itzali dute zuzia

Unión Artesanako danborradak agurtu du Aste Nagusia bigarren urtez Itzurun konpartsako erraldoi eta buruhandiak lagun Konstituzio plazako ekitaldi jendetsuan

A. Zabaletaren erreportajea. Argazkiak J. Colmenero - Domingo, 19 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Artesanako danborrada taula gainean eta erraldoiak dantzan aurrean.

Artesanako danborrada taula gainean eta erraldoiak dantzan aurrean.

Galería Noticia

Artesanako danborrada taula gainean eta erraldoiak dantzan aurrean.Erraldoi eta buruhandiak Konstituzio plazan bildutakoen aurrean.Erraldoiak, musikariak eta danbor eta barrilak taula gainean.Artesanako danborjoleak musika bandaren atzean ‘Agur Asteari!’ abestia jotzen.Haur, gazte eta heldu Konstituzio plazan festen amaierako ekitaldian.
  • Flecha Ver anterior
  • Flecha Ver siguiente

Han eta hemen ibili dira egunero Itzurun konpartsakoak Aste Nagusian, baina indarrak gorde zituzten atzoko agurra erraldoia izan zedin. Unión Artesanakoek eman zieten azken bultzada Konstituzio plazan eskaini zuten ekitaldia borobila izan zedin.

Hitzordua 20.00etan zen, baina hori baino lehen, buruhandi eta erraldoiek eguneroko kalejira ere egin zuten zaleekin. 18.00etan abiatu ziren Abuztuaren 31ko kaletik eta Parte Zaharreko txokoak zeharkatu zituzten gaztetxoen atzetik korrika eta dantzan.

Union Artesanakoek, aldiz, eguerdian egin zuten hitzordua eta bazkari herrikoia antolatu zuten indarrak hartzeko. Ohiko jantziak soinean jarri, danborrak eta barrilak hartu eta 18.30ean abiatu ziren, baita ere, Parte Zaharreko kaleetatik. Tartean, emakume donostiarrari omenaldia ere egin zioten, Valle Lersundi plazan.

Danborrak, barrilak, buruhandiak eta erraldoiak taula gainean elkartu ziren ondoren ekitaldi nagusian. Aste osoko eraso sexistak direla eta minutu bateko isilunea egin ondoren abiatu zuten ikuskizuna, plazan bildutako jendetzaren aurrean. Iaz Andoni Egañak eta Xabier Zabalak sortutako Agur Asteari! abestia jo eta dantzatu zuten Gipuzkoa, Bizkaia, Nafarroa eta Araba ordezkatzen dituzten lau bikote erraldoiek, Gero-Axular dantza taldearen laguntzarekin. Jai bukaerako pregoi antzeko bat ere irakurri zuen David de Jorge sukaldariak.

Artesanakoek proposatu zuten iaz Aste Nagusiari bukaera emateko ekitaldi berezia sortzea eta bi urte hauetako esperientziaren ondoren eta herritarren erantzuna ikusita (Konstituzio plaza lepo zegoen atzo), badirudi ohitura bihur daitekeela, baita galdu ezineko beste hitzordu bat kainoikadarekin piztutako zuzia itzali eta festei agur esateko.