Nafarroako Gobernuaren kultura agenda aste honetarako

Fadoak eta jazza, txistua eta musika korala dira Kultur programaren proposamenak astebururako

DN - Lunes, 20 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 15:38h

Kultur programak hiru musika emanaldi proposatzen ditu asteburu honetarako. Mara portugaldarrak kontzertua eskainiko du Zugarramurdiko Sorginen Leizean;Hego Aizeak Txistu Bandak txistu errepertorio tradizionala joko du Orbaizetako pilota-lekuan, eta Leireko Monastegiak In Tempore Abesbatza izango du bisitari larunbatean.

Aste honetan, Uharteko Zentroak tailerra eskainiko dio edozein diziplinatako sorkuntza-proiekturen bat garatzen ari den edozein pertsonari. Tailerra Alicia Framis diziplina anitzeko artistak emango du. Zentro berean, Labs teknikan trebatzeko saio berri bat eskainiko da astelehen honetan, laborategiko baliabideen erabilera erakutsiz. Jorge Oteiza Museoak ere 6 eta 10 urte bitarteko neska-mutilei zuzendutako tailerrak programatu ditu, objektu eta memoriaren kontzeptuan oinarrituta.

Erakusketen atalean, hauxe da han-hemenkako museoetan ikusgai dagoena: “Macla, mamua, bismuto, vicario” eta “Arma isilak gerra lasaietarako”, Oteiza Museoan;“José Latova. Argazkilaritza arkeologikoa 40 urtez”, Nafarroako Museoan;eta “José Velasco Hernándezen argazkiak (1897-1974)” eta “Pablo Sarasate-Alberto Huarte: adiskidetasun baten testigantzak”, biak Nafarroako Errege Artxibo Nagusian.

Horrez gain, abuztuan, bere horretan mantenduko da Arte Gaztearen Programa Uharte Zentroan;Aizpea de Atxa, Maitane Azparren, Irene Holguin eta Iosune Sarasate artistek beraien proiektuak garatuko dituzte Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuarekin batera deitutako egonaldi artistikoetan.

Era berean, martxan jarraitzen du “Pasaportea Museatu! Eta bidaiatu” deritzon programak, Nafarroako museo eta bildumetarako bisitaldiak sustatzeko asmoz.