Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

630.000 euro inguruko laguntzak, prentsa idatzian, irratietan eta online komunikabideetan euskararen erabilera sustatzeko

24 onuradun daude guztira

DN - Lunes, 20 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 15:36h

Nafarroako Gobernuak 629.997 euro banatu ditu 24 onuraduni zuzendutako laguntzen bitartez, prentsa idatzian, irratietan eta online komunikabideetan euskararen erabilera sustatzeko xedez, martxoaren 20ko 28E/2018 Foru Aginduan onartutako deialdiaren baldintzak betetzen dituen Euskarabidea Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzailearen ebazpenaren arabera.

Onartutako zenbatekoak honela banakatu dira: eguneroko prentsa (117.888 euro), tokiko aldizkariak (304.774 euro), irratiak (180.645 euro) eta on-line komunikabideak (26.690 euro).

Hauxe da onuradunen eta zenbatekoen zerrenda: Herritar Berri SLU (20.000 euro), ONG Pausumedia Elkartea (3.647 euro), Mailope Kultura Elkartea (12.400 euro), Shareak Kultur Elkartea (17.291 euro), Universitario Vasco Navarro SL (4.607 euro), Orienta Zaitez Fundazioa (2.494 euro), Hamaika Telebista Hedatzeko Taldea, SA (2.513 euro), Esuakadun Axula DE Kultura Elkartea (3.938 euro) eta Euskal Editorea SL (70.733 euro).

Horiei onuradun hauek gaineratu behar zaizkie: Zeroa Multimedia SA (47.155 euro), Nafarroako Berriak Elkartea (16.010 euro), Herritar Berri SLU (6.000 euro), Ttipi-Ttapa Fundazioa (133.736 euro), Iruñeko Komunikabideak SA (76.181 euro), Uxue Comunicación SL (13.897 euro), Irati Elkartea (8.515 euro) eta Guaixe Fundazioa (71.867 euro).

Ondorengo hauek ere laguntza jaso dute: ASS Aztibegia (6.277 euro), Xorroxin Kultura Elkartea (54.003 euro), Leitzako Udala (17.958 euro), Ametza Kultura Elkartea (20.648 euro), Aralar Irratia SL (13.391 euro), Guaixe Fundazioa (4.056 euro) eta García Bueno M.- Labiano Moso, R. (2.672 euro).