Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

37 ikastarok osatzen dute Nekazaritza eta Abeltzaintzako Lanbide-Heziketako Plana aurtengo bigarren seihilekorako

Lau bloke izanen ditu: nekazaritza-abeltzaintzako jardueretarako sarrera, nekazaritza-abeltzaintzako elikagaigintza, nekazaritza-abeltzaintzako jardueretako trebakuntza eta nekazaritza-abeltzaintzako ingurumena

Miércoles, 22 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 20:17h

Guztira, 37 ikastarok osatuko dute Nafarroako Gobernuaren Nekazaritza-Abeltzaintzako Lanbide-Heziketako Plana 2018ko bigarren seihilekoan, eta ohi bezala, INTIA (Nekazaritzako Teknologia eta Azpiegituren Nafarroako Institutua) enpresa publikoak garatuko du. Eskaintzak lau modalitate barne hartuko ditu: nekazaritza-abeltzaintzako jardueretara sarrera, nekazaritza-abeltzaintzako elikagai industria, nekazaritza-abeltzaintzako jardueretako trebakuntza eta nekazaritza-abeltzaintzako ingurumena.

Programa hau Landa-Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak eta Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazio Departamentuak kofinantzatu dute. Interesdunek izena emateko aukera dute 948 01 30 58 telefonoan edota intiajornadas@intiasa.es helbide elektronikoan.

Edukiak

“Nekazaritza-abeltzaintzako jardueretarako sarrera” delako gai-multzoak bi titulu ditu: gazteak sektorera erakartzea, nekazaritzaren nahiz abeltzaintzaren adarretan.

“Nekazaritza-abeltzaintzako elikagai industria” aztergai duen multzoak zazpi titulu ditu: esne gordinaren hartzaileak, gazta lantzeko oinarrizko ikastaroa, olioa lantzeko teknologiei buruzko jardunaldia, gaztaren elaborazioko manipulazio eta higieneari dagozkion jardunbide egokiak, sagardoa eta zukua lantzeko oinarrizko ikastaroa, zirkuitu laburretako merkaturatzea eta marketina eta gaztaren munduari buruzko master class saioa.

“Nekazaritza-abeltzaintzako jardueretako trebakuntza” deritzon hirugarren multzoak 11 ikastaro ditu: ereiteko patatari buruzko jardunaldia, labore estentsiboetako sakoneko ongarritzea eta lurzoruen bilakaera, artoari buruzko jardunaldi teknikoa, udako barazkiei buruzko jardunaldia, ardi-aziendei buruzko jardunaldi teknikoak, nekazaritza-abeltzaintzako industriaren kudeaketa informatizatua, arriskuen prebentzioa oinarrizko mailan, behi-azienden intseminazio artifizialari buruzko ikastaroa, ardi-esnearen kalitateari buruzko jardunaldia, txerrien ongizatea eta udazken-neguko barazkiei buruzko jardunaldiak.

Azkenik, “Nekazaritza-abeltzaintzako ingurumena” deritzon laugarren multzoa osatzen duten 17 ikastaroek honako gai hauek dituzte aztergai: ekoizpen ekologikorako trantsizioaren bideragarritasun tekniko-ekonomikoa (alternatibak mendialdean), interereseko barazkien ekoizpen ekologikoari buruzko jardunaldi teknikoa (tomatea), interereseko barazkien ekoizpen ekologikoari buruzko jardunaldi teknikoa (piperra), lurzoruen ezagutzari buruzko ikastaro praktikoa, arbendolondo ekologikoa eta fruitu lehorrak ematen dituten beste zuhaitzbatzuk, abeltzaintza modernoa, giza-kontsumorako lekadunen ekoizpen ekologikoa, ekoizpen ekologikorako trantsizioaren bideragarritasun tekniko-ekonomikoa (artoa eta ureztatutako labore estentsiboak), baratzezaintzako izurri eta gaixotasunetatik babesteko baliabide ekologikoak, ekoizpen ekologikorako trantsizioaren bideragarritasun tekniko-ekonomikoa (frutikultura), interereseko barazkien ekoizpen ekologikoari buruzko jardunaldi teknikoa (brokolia), interes komertzialeko laboreen maneiua ne
kazaritza ekologikoan, ekoizpen ekologikorako trantsizioaren bideragarritasun tekniko-ekonomikoa (haragitarako behia), ongarri berdeei buruzko jardunaldia, interereseko barazkien ekoizpen ekologikoari buruzko jardunaldi teknikoa (orburua), emankortasunari buruzko adiera klasikoak eta berriak, eta ekoizpen ekologikorako trantsizioaren bideragarritasun tekniko-ekonomikoa (baratzezaintza).

Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazio Departamentuari atxikitako INTIA enpresa publikoak 35 urte baino gehiago daramatza nekazaritzako elikadura sektoreko eragile guztien behar espezifikoei erantzuten lagun dezakeen prestakuntza teoriko-praktiko integrala eskaintzen. Urtero, INTIA 150 prestakuntza-ekintza baino gehiago antolatzen ditu, 3.500 pertsona baino gehiago erakartzen dituelarik.