Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

DBHk-ko ezohiko sarietarako deialdia zabalik da

Izena emateko epea irailaren 14a arte da eta frogak aldiz urriaren 3arekin izanen dira Iruñeko IES Basoko ikastetxean

Miércoles, 22 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 20:19h

Hezkuntza Departamentuak argitaraturiko ebazpenean zehazten da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ezohiko sarien deialdia. 2017-18 ikasturtean hezkuntza etapa hau amaitu duten ikasleentzat zuzendutako sariketa da eta eskaerak norberaren ikastetxean bideratu beharko dira irailaren 14a baino lehen. Azterketei dagokienean egun bakar batean egin beharreko 3 frogek osatzen dute. Urriaren 3an beraz, Iruñeko IES Basoko ikastetxean izanen dute ikasleek azterketarako hitzordua. 3 sari emanen dira eta deialdian onartua izateko hurrengo baldintzak bete behar dituzte ikasle hautagaiek: DBH osoa Espainiako zentroren batean ikastea, 2017-18an Nafarroako ikastetxeren batean amaitzea, DBHko lau ikasturteetan izandako bataz besteko notak 8,75eko izan behar du gutxienez, azken ikasturtean lortutako amaiera-notak “bikain” behar du izan deialdiak aurreikusitako ikasgaietan: Gaztelaniazko hizkuntza eta literatura edota euskarazkoan D ereduko bada, Atzerriko hizkuntzan eta Matematika arloan. Hiruretan bikain behar du izan ikasleak 4.mailako ebaluazioan. Deialdian onartutako ikasleen zerrenda web-gune honetan argitaratuko dira. Eta gune berean Epaimahaiak jakinaraziko du zuzenketa ostean norberak lorturiko nota. Ariketa denak gaztelaniaz zein euskaraz egin ahal izanen dira, ikasleen hizkuntza-ereduaren aukeraketaren arabera. Ebaluaziorako epaimahaiak 2018 urriaren 26an emanen du deialdia amaitutzat. DBHko Ezohiko Sariketan garaile aterako direnek Hezkuntza departamentuaren aitortza ofiziala jasotzeaz gain, euren ikasketa txostenean islaturik izanen dute betirako. Horretaz gain, 250 euro gordin jasoko dute ikasleek (200 euro garbi %20ko PFEZ ezarri ostean). Azkenik, saridunek DBHko Sariketa Nazionalean parte hartzeko txartela izanen dute