KIROLAK

Donostia Hiriko 90. Nazioarteko Tenis Txapelketa aurkeztu da

Abuztuaren 25etik Irailaren 1era ospatuko da eta 32 jokalariko aurrefase bat egongo da (Abuztuaren 25 eta 26an)

2018(e)ko abuztuaren 23a, osteguna - 11:10etan eguneratua

Donostia Hiriko 90. Nazioarteko Tenis Txapelketaren aurkezpena.

Donostia Hiriko 90. Nazioarteko Tenis Txapelketaren aurkezpena. (Donostiako Udala)

Galería Noticia

Donostia Hiriko 90. Nazioarteko Tenis Txapelketaren aurkezpena.

DONOSTIA. Donostiako Tenis Elkarte Erreala berriz ere Donostia hiriko 90. nazioarteko tenis txapelketako egoitza izango da, ITF futures zirkuitu profesionalaren barnean.

Gipuzkoako hiriburuak gizonezkoen tenis profesionalen txapelketa batez gozatzea izango du, gure eskualdean tenisaren finkapen handiagoa ahalbidetuko duena,

90. nazioarteko tenis txapelkdeta Abuztuaren 25etik Irailaren 1era ospatuko da eta 32 jokalariko aurrefase bat egongo da (Abuztuaren 25 eta 26an), hauetatik 8, 32 lehiakidez ostatutako amaiera kuadrora sailkatuko dira, 20ik zuzeneko sailkapena izango dute ATP sailpakeneko puntuazioari esker, eta 4 wild card. Txapelketak 25.000$eko sari multzoa izango du.

Erakusketa-partidua Egunero ikusi ahal izango diren partidu interesgarriez gain, bai goizez eta baita arratsaldez ere, zale guztiak txapelketari paralelo ospatuko diren ekimenetara gonbidatuta daude. Badia erdian (su artifizialak bota diren plataforma gainetik) astelehenean hilak 27 12:00tan izango den erakusketa-partidua adibidez.

Itsasertzean nahiz piragua eta stand up padel tabletatik leku paregabe batetatik ikusi ahal izango dena plataforma ondoan ipiniz.

Astehazkenean, hilak 28an gurpil-aulkidun jokalarien erakusketa-partidua ikusteko aukera izango da, dudarik gabe zailtasun gehigarri bat duen kirola, eta ikustera gerturatzen diren guztiak harrituko dituena (gutxi gora beherako ordutegia 17:30ak izango dira.