Altxafero berezia Lekarozen, Ahobizi eta Belarripresten eskutik

Viernes, 24 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 06:01h

lekaroz-Atzo hasi ziren Lekarozko San Bartolome bestak. Astelehenerea arte, bestan murgildua egonen da herria. Aurtengo berrikuntzetako bat besten hasmentako altxaferoan egon zen. Normalki herritar batek botatzen du, momentuan hor dagoen batek. Aurten, gonbidatu bereziak izan zituzten: Ahobizi eta Belarriprest. Euskaraldia ekimeneko protagonistek piztu zuten txupina. Horrela irudikatu nahi izan zuten lekaroztarrek Euskaraldiarekin bat egiten dutela. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra burutuko da Euskaraldia. Gaur San Bartolome eguna, zaindariaren eguna. - F.A.G.