Baztango Udala, herri-lanetan inbertitzen eta zorra kitatzen

Aurrekontuetan eta gerakinari esker maiatzean adostutako inbertsioak aitzinet doaz. Zorraren erdia baino gehiago kitatu du

Fernando Anbustegi Juan Mari Ondikol - Viernes, 24 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Amaiurren, hoditeria berria jartzen ari dira.

Amaiurren, hoditeria berria jartzen ari dira.

Galería Noticia

Amaiurren, hoditeria berria jartzen ari dira.Opoka deituriko zubiaren segurtasuna bermatze aldera egiten ari diren lanak.

elizondo- Baztango Udala lan desberdinak egiten ari da herriz-herri azken hilabeteetan. Aurrekontuetan adostutako inbertsioez gain, maia-tza bukaeran ohiko osoko bilkuran, aitzineko urteko kontuetatik gelditutako diruzaintzako gerakinekin inbertsio berriak adostu zituzten. Batzuk egikaritu dira, bertze batzuk egiten ari dira eta gainerakoak hurrengo hilabeteetan eginen dira.

Burutzen ari diren inbertsioen artean, errate baterako, Amaiurko depositoaren harira sortutako arazoak konpontzea dago. Duela urte guti egin zuten Amaiurko depositoa, eta behin depositoa betezen zenean, ez zen ur gehiago sartzen, ura kanpora bideratzen zen. Orain, arautegia aldatu da, eta soberan dagoen ura errekara bideratu behar da, errekaren emaria ez agortzeko. Behin baino gehiagotan, urak gibelat indar egitean, hodia hausten zuen eta Amaiurko herriak, auzolanean, konpondu behar izan du. Orain, 200.000 euroko inbertsioa behar izan duten lanak egiten ari dira, hodi berria jarriz, egun gutiren buruan bukatuko dituzte lanak.

Iruritan ere, urari loturiko lanak egiten ari dira, depositoari loturiko 4. fasea gara-tzen ari dira. Hoditeria alda-tzen ari dira, 1,90eko diametroko hodiak 1,25eko diametroko hodiez aldatzen ari dira, eta horrela, Iruritako depositoan ur gehiago sartuko da. Azken urteetan ura behar duten azpiegitura gehiago sortu dira eta behar hori ase-tzeko diametro txikiagoko hodiak jartzen ari dira. 160.000 euroko aurrkeontua duten obra hauek Nafarroako Gobernuaren eta Baztango Udalaren inbertsioarekin ari dira egiten.

Elizondon, Opoka deituriko zubian ere moldaketa lanak egiten ari dira. Higaduraren ondorioz, zubiaren euskarriak, batez ere bat, barnetik harria jaten ari zen, etorkizunean arriskua ekar zezakeela eta, konponketa lanak egiten ari dira.

Lekarozko Etxarri auzoko zubia ere moldatu dute, zuhaitz batek kalteak eragin zituen eta manposteriako harriarekin knpondu dute, 3.000 euro inguruko inbertsioa eginez. Florentino Goñi, Baztango Udaleko zinegotzia kontent agertu da egiten ari diren lanekin. Mantxo-mantxo herri guztietan behar diren lana kegiten ari direla zioen, gainera, udalaren zorpetzea jaistea lortuz. Izan ere, azken 7 urteetan, Baztango Udalak zuen 9 milioi euro baino gehiagoko zorra, erdira jaistea lortu dute.

GERAKINAK.DMaiatzaren 24ko ohiko osoko bilkuran, aitzineko urteko kontuetatik izandako diruzaintzako gerakinekin denetara 268.100 euroko inbertsioak adostu zituen udalak, EHBildu, Baztango Ezkerra eta UPNren aldeko bozkekin eta GeroaBairen kontrakoekin. Aipaturikoez gain, egin diren edo laster eginen diren lanetko ba-tzuk hauek dira:

Merkatuko plazako komunak, Elizondoko merkatuko plazako komunak aniztasun funtzionala duten jendeendako egokituko dira, 27.000 euro. . Iruritako trinketetik erreboterako bidearen moldaketa, 13.100 euro. Azpilkuetako herrian ez dago komun publikorik, herriak eskaturik komunak egiteko materiala emanen du udalak, 9.000 euro. Oronozko frontoia eta ondoko futbol-zelaia erosi ditu udalak, herriarendako eta eskualdeko lanbide heziketa zentro berriarendako jabetzan edukitzeko, 19.300 euro. Garbigune proiektuaren idazketa, 15.000 euro. Nekazal azpiegiturak, 37.100 euro. breztatzeka, 70.000 euro.