Espainiako Skeet Kopa jokatuko da bihar eta etzi Bagordin

Viernes, 24 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 06:01h

elizondo- Bihar eta etzi, Bagordiko tiro eremuan Espainiako Skeet Kopa jokatuko da. Lehenbiziko aldia da txapelketa hau Nafarroan ospatzen dena. Larunbat eta igandean, 10.00etatik aitzinet jokatuko da txapelketa. Larunbatean egun osoan zehar lehen faseko hiru tiraketa txanda izanen dira, igande goizean bertze bi, eta igande arratsaldean, ordura arteko 6 hoberenek finala jokatuko dute. 20 tiralari baino gehiagok hartuko du parte, tartean, azken urteetako tiralari hoberenek. Atzo bezala, gaur ere, 10.00etatik 20.00etara entrenamentuak izanen dira. - F.A.G.