Herri Giroa, bihar Urdazubin

Viernes, 24 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 06:01h

urdazubi- Urdazubin, Herri Giroa jaialdia burutuko da bihar. Azken urte hauetan, turistei begira gehienbat, Pilotaren Unibertsoa eta Herri Giroa izeneko ekimenak antolatzen dituzte, Burdinaren Egunaz gain. Urteen poderioz errotutako ospakizunak dira, turista eta herritarrak uztartzen dituztenak. Pilotarekiko hitzordua iragan zen, Herri Giroa, bihar burutuko dute. Udalak eta Dantxarineako Merkatarien elkarteak antolatuta, 18.00etan euskal dantzak izanen dira, 19.00etan herri kirolak izanen dira Larretxea anaien eskutik eta 20.30ean sagardoa, sardinak eta bertako produktuak dastatzeko aukera izanen da. - F.A.G.