Urriak 20an ‘Iruñea Kantuan VI’ euskal abestiaren jai handia ospatuko da Baluarten

Sábado, 25 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 19:48h

Baluarteko Areto Nagusiak Iruñea Kantuan VI euskal abestien jai handia hartuko du heldu den urriak 20an, arratsaldeko 20.00etan. Azken bost urteotan ospatutako emanaldietan bezalaxe, oraingoan ere euskal musikari eta abeslari ospetsuek hartuko dute parte, besteak beste, Txema Garces, Aitor Furundarena, Juantxo Zeberio, Asier Oleaga, Franzisko Herrero edo Joxerra Mitxelena;gainera, Doneztebeko Abesbatza, Menditarrak, Mahi inguruko taldea, Sarrigurengo Joakin Lizarraga eskola publikoetako ikasleak ere arituko dira, hala nola Xabier Euzkitze, Maria Amolategi, Kepa Junkera, Sonakay, Juanpa Agirre, Estitxu Pinatxo, Jaione Olazabal eta Maddalen Arzallus abeslariak, eta Doneztebeko eta Leitzako Dantzariak. Iruñea Kantuan hitzordu honen azken xedea ikus-entzuleen partehartze aktiboa bultzatzea da. Sarrerak 15 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke jada: www.baluarte.com web orrian, Baluarteko txartel-leihatilan eta 902 15 00 25 telefonoan.