Ireki da epea Bizieskola emakumeentzat programaren bigarren edizioan izena emateko, eta 3 ikastaro eskaintzen dira, gidatze-maila ezberdinetarako

D.N. - Lunes, 27 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 13:59h

Iruñeko Udalak Bizieskola emakumeentzat programaren bigarren edizioa abiatuko du gertu den ikasturtean. Gaurtik hasita, abuztuaren 27tik, astelehenarekin, eta aste batez, irailaren 3ra arte, zabalik egongo da maila ezberdinetarako programatu diren ikastaroetan izena emateko epea. Interesa duten emakumeek 010 edo 948 948420100 telefonoetara deituta eman dezakete izena. 

Ikastaroak hiru mailatan banaturik daude: bizikletan ibiltzen ikasteko hastapen-mailatik kalean zirkulatzen ikasteko maila aurreratura arte. Ikastaro bakoitza bi ordutegietan emango da, ostegun arratsaldean eta ostiral goizean. Ikastaro bakoitzean 14 leku eskaintzen dira (7 talde bakoitzean). Ikastaro bakoitzeko prezioa 10 euro da, eta Bizikume kolektiboko begiraleen eskutik izango dira. Ekimen honen bidez Udalak lortu nahi du apurka-apurka handitzea bizikletan zirkulatzen duten emakumeen ehunekoa, eta horrez gain, bide publikoaren banaketa parekideagoa bilatzen du, bizikleta-mugikortasunari dagokionez ere. 

Ikastaroak nork bere bizikletarekin egitea gomendatzen zaie parte-hartzaileei, nahiz eta Mugikortasun Zerbitzuak hamar izango dituen erabilgarri, ezin dutenentzat bizikleta prestakuntza-saiora eraman.

Ikastaroen mailak eta datak

Ikastaroak irail, urri eta azaroko ostegun eta ostiraletan emango dira. Oro har, haur-garaian ikasten da bizikletan ibiltzen, baina badira emakumeak ezin izan dutenak hala egin. Haiei zuzenduta aurreikusi da hastapen-mailako ikastaroa egitea, irailaren 6, 13, 20 eta 27an (ostegunak) arratsaldez, 19:00etatik 20:30era, edo irailaren 7, 14, 21 eta 28an (ostiralak) goizez, 11:00etatik 12:30era. Behin ikastaro hori gaindituta, bizikletan trebatzeko 2. mailara igaroko dira, eta saioak urriaren 4, 8 eta 25ean eta azaroaren 8an izango dira, ostegunekin, 19:00etatik 20:30era, edo urriaren 5, 19, 26an eta azaroaren 9an, ostiralekin, 11:00etatik 12:30era.

Bigarren maila bizikletan ibiltzen jakin arren seguru sentitzen ez diren eta hobe gidatzen ikasi nahi duten emakumeendako diseinatu da. Interesa duten emakumeek maila honetan zuzenean eman ahalko dute izena. Eskolak ostegun arratsaldeetan edo ostiral goizetan izango dira baita ere: irailaren 6, 13, 20 eta 27an, 17:30etik 19:00etara, eta irailaren 7, 14, 21 eta 28an, 12:30etik 14:00etara. Behin maila hori gainditu eta gero, 3. mailara (aurreratua) pasako dira. Eskolak urri eta azaroan izango dira, urriaren 4, 18, 25ean eta azaroaren 28an, ostegunekin, 17:30etik 19:00etara, eta urriaren 5, 19, 26 eta azaroaren 9an, ostiralekin, 12:30etik 14:00etara.

1. eta 2. mailako ikastaroetan praktikak zirkulaziorik gabeko zirkuituetan egingo dira. Hirugarren mailan benetako zirkulazioarekin gidatuko da, kalean. Hiru mailak egin daitezke;bizikletan ibiltzen dakitenek zuzenean sartu ahalko dira 2. mailara. 3. mailan, ordea, ezin da zuzenean izena eman, maila aurreratu horretara aurreko maila Bizieskolan bertan egin bada soilik sartu baitaiteke.