Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra
GIZARTEA

Iragaitzazko emakume, adingabe eta kalteberatasun bereziko kolektiboentzako, harrera-zentro berria

Euskal Autonomia Erkidegoak horrelako 235 plaza eskaintzen ditu, hiru lurraldeetan banatuak

2018(e)ko abuztuaren 29a, asteazkena - 10:51etan eguneratua

(Irekia)

Galería Noticia

Eusko Jaurlaritzak eta Irungo Udalak, Euskadiko Gurutze Gorriarekin koordinatuta, migratzaileak larrialdi-kasuetan aldi batean hartzeko baliabide berri bat gaitu dute gaur, asteartea. Zentro horren bidez, Irunen emakumeei, adingabeei eta kalteberatasun bereziko kolektiboei eskaintzen zaien arreta hobetuko da, egoera berean dauden gizonei eskaintzen zaienetik bereizitako gune bat izango baitute.

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Politiketako sailburuorde Lide Amilibiak azpimarratu duenez, baliabide horren bidez erantzuna eman nahi zaie "kalteberatasun bereziko kolektiboei, hala nola adingabeak kargura dituzten emakumeei, gaixorik daudenei edo eriondoei;horretarako, segurtasun eta erosotasun handiagoko gune bat eskainiko zaie".Sailburuordeak azpimarratu duenez, "aldi baterako larrialdiei erantzuteko gaitutako baliabidea da, eta nagusiki Europa iparralderako bidean egoteko gune bat behar duten emakumeei zuzenduta dago".

Baliabide horren bidez, Euskadik larrialdiko aldi baterako 235 harrera-plaza izango ditu, honela banatuak: 88 plaza Bilbon, 35 Gasteizen, 30 Donostian eta 82 Irunen. Baliabide horien bidez, aholkularitza, ostatua, janaria, edaria eta wifi-sareen bidezko komunikazio-konexioa eskainiko zaizkie. Halaber, osasun-laguntzaeskainiko zaie. Hasiera batean, Euskadiko Gurutze Gorriko taldeak eskainiko du, baina, beharrezkoa izanez gero, hurbilen dauden larrialdi-zerbitzuetara bideratuko dira, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin koordinatuta.

Euskal erakundeekiko lankidetza-akordio bati jarraikiz, Euskadiko Gurutze Gorriak kudeatzen du pertsona horiek guztiak horretarako prestatutako ostatuetan hartzeko zeregina.

Ekainaren amaieraz geroztik, Europa iparralderako bidean Euskadira iritsitako iragaitzazko 3.200 migratzailek baino gehiagok baliatu dituzte euskal erakundeek eta Hirugarren Sektore Sozialeko entitateek gaitutako baliabideak. Harrez geroztik, 2.700 janari-bale eta 400 arropa-bale baino gehiago banatu dira.

Amilibiak gogorarazi duenez, Eusko Jaurlaritzak, hiru foru-aldundiek, Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Irungo udalek, Gurutze Gorriak eta hirugarren sektoreko beste entitate batzuek osatzen duten erakunde arteko mahaiak "lanean jarraitzen du pertsona horiei erantzuteko". gainera, "erakundeen eta gizarte-eragileen arteko lankidetza etengabea da, eta larrialdi-baliabideak etengabe aldatzen ari den egoerara egokitzen dira".