Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Nafarroako Gobernuak Rozalejoko Markesaren Jauregiaren (Iruña) okupazioari buruzko auzi judiziala artxibatu duen autoa errekurrituko du

Era berean, errekurtsoa jarriko dio atzo, asteartez, jasotako probidentziari, zeinen arabera, 4. Instrukzio-Epaitegiak ez zien helarazi aldeei eraikinaren okupatzaileendako arriskuei buruzko txosten teknikoa

Miércoles, 29 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 20:49h

Nafarroako Gobernuak erabaki du gaurko saioan apelazio bidezko errekurtsoa jarriko diola joan den larunbatean jakinarazitako auto judizialari, zeinek, Nafarroako hiriburuko Alde Zaharrean kokatuta dafoen foru jabegoko Rozalejoko Markesaren Jauregiaren okupazioari buruzko auzi judiziala artxibatu baitu. Errekurtsoa datozen orduotan Probintzia-Auzitegian aurkeztea aurreikusi da. Exekutiboaren iritziz, auzia artxibatzeko erabaki judiziala extrapetita da, hau da, Gobernuak eskatu gabekoa, eta ondorioz, zuzenbidearen aurkakoa. Era berean, Nafarroako Gobernuak aldatzeko errekurtsoa aurkeztuko du atzo 4. Instrukzio-Epaitegiak emandako probidentziaren aurka, zeinen bidez, eraikinaren egoera arkitektonikoak eta osasun-egoerak okupatzaileei ekar ziezaizkieketen arriskuei buruz Ondare Zerbitzuko teknikariek landutako txostena inplikatuei helarazteari uko egin baitio Epaitegiak.

Más sobre Navarra

ir a Navarra »