Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra
gizartea

Iragaitzazko migratzaileei arreta eskaintzeko Irungo baliabidea, Martindozenean irailaren 1etik aurrera

Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Irun eta Donostiako udalek eta Gurutze Gorriak osatutako Erakunde Mahaiaren esparruan lortutako akordioa da

2018(e)ko abuztuaren 30a, osteguna - 11:53etan eguneratua

(Irekia)

Galería Noticia

Gurutze Gorriko kideek eramaten duten larrialdiko aldi baterako harrera-zerbitzu horrek Irunen orain arte eskaini diren baliabideak bateratuko ditu, eta emakumeei, gizonei eta adingabeei eskainiko die arreta

IRUN. Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Irun eta Donostiako udalek eta Gurutze Gorriak osatzen duten Erakunde Mahaiak erabaki du Irunen abian jarri den larrialdiko aldi baterako harrera-zerbitzua datorren irailaren 1etik aurrera Martindozenea aterpetxean kokatzea.

Aterpetxeak 60 plaza erabilgarri eta gune bereiziak ditu, eta Irunen orain arte eskaini diren bi baliabideak (Lekaenea ikastetxean gaitutako gimnasioa eta Ospitale Zaharraren eraikinean kokatutakoa) bateratuko ditu. Nolanahi ere, bi baliabide horiek ostiraletik (abuztuaren 31tik) larunbaterako (irailaren 1erako) gauera arte egongo dira zabalik.

Irailaren 1etik aurrera, Martindozenea Donostian zabalik dagoen baliabideari gaineratuko zaio, eta iragaitzazko pertsonentzat egongo da irekita (gizonentzat, emakumeentzat zein adingabeentzat). Baliabide horretan, orain arte bezala, osasun-laguntza, gosaria, bazkaria eta afaria, eta dutxatzeko eta garbitzeko zerbitzu bat eskainiko dira, Erakunde Mahaiak adostutako irizpideei jarraikiz.