Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Belaguako Angel Oloron aterpea zaharberritzeko lanak hasi dira

Sábado, 1 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 19:16h

Gaur goizean egin da Belaguan (Nafarroa) Angel Oloron Aterpea zaharberritzeko lanen lehen harria jartzeko ekitaldia, “Belarouat, Belagua y l'Abérouat, Puertas de Larra eta Anie: una estrategia de valorización del patrimonio natural del Pirineo” deritzon mugaz gaindiko proiektuaren barnean.

Proiektua Nafarroako Mendi Kirol eta Eskalada Federazioak sustatu eta Nafarroako Gobernuak kofinantzatu du, Kultura, Kirol eta Gazteria, Landa-Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioa, eta Garapen Ekonomikoko departamentuen bitartez.

Gaurko ekitaldian, Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilari Ana Herrerak, Nafarroako Gobernuko marketin turistikoaren zerbitzuko zuzendari Ana Lizarragak, lurralde irunkortasunari buruzko berrikuntza eta ezagutzaren zerbitzuko zuzendari Joaquín del Valle de Lersundik, Nafarroako Mendi Kirol eta Eskalada Federazioko (NMKEF) lehendakari Martín Montañések, Izabako alkate Jesús Baracek eta jarduketaren egilekide Fernando Martinez arkitektoak parte hartu dute.

Nafarroako zein Pirinioetako alpinismoaren historian erreferente bihurtu eta 2004an itxi zen Belaguako aterpea zaharberritzeko lanak dira Belarouat deritzon estrategia honetan bilduta dauden eginkizun nagusietakoa, baina horrez gain, inguruko natura-ondarearen balioztapena ere aurreikusi da Belagua eta Laskungo (Pirinio Atlantikoak) L'Abérouat aterpea lotzen dituzten bidezidorrak egokituz eta homologatuz, L'Abérouateko aterpeko azpiegiturak eta errepidea hobetuz, eta hezkuntza, prestakuntza, kirol eta turismo arloetako mugaz gaindiko jarduerak garatuz.

Laburbilduz, mugaz gaindiko produktu turistikoa sortu nahi da inguruko ibarren ekonomia dinamizatzen laguntzeko, betiere garapen iraunkorraren ikuspegitik eta mendia eta natura-ingurunea ezagutu, zaindu eta babestea bultzatuz.

Proiektuak hiru urteko iraupenan izanen du eta Europako Eskualde Garapenerako Funtsaren (FEDER) % 65eko kofinantzaketa lortu du POCTEFA 2014-2020 Programaren bitartez (Espainia, Frantzia eta Andorraren arteko mugaz gaindiko lankidetza programa). Nafarroako Gobernuak Nafarroako Mendi Kirol eta Eskalada Federazioak proiektu honetarako bideratu duen aurrekontuaren % 25 finantzatuko du, Kultura, Kirol eta Gazteria, Landa-Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioa, eta Garapen Ekonomikoko departamentuen bitartez, horietako bakoitzak 160.821,34 euro gainerako baitizkio proiektuari, guztien artean 482.464 euroko ekarpena eginez.

Eraginkortasunaren izenean, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuaren, Garapen Ekonomikoko Departamentuaren eta Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren arteko lankidetza finkatu da, kudeatzeko agindua deritzon teknikaren bitartez. Honela, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko organo eskumendunak administrazioarekin egin beharreko jardun guztiez arduratuko dira Nafarroako Mendi Kirol eta Eskalada Federazioari dirulaguntza esleitu eta ordaintzeko, POCTEFA 2014-20120 Programari atxikitako “Belarouat” proiektuko lanak 2018ko ekitaldian garatzeko aukera izan dezan.

Bestetik, NMKEF, Erronkariko Ibaxako Batzarra, Navarra de Infraestructuras de Cultura, Deporte y Ocio S.L (NICDO), Ligue de L’Enseignement des Pyrénées Atlantiques eta Laskungo Udala kide dituen lan-taldea zuzentzeaz arduratuko da.