Jubilotokia ikasturte berri baten aitzinean

Urdazubi, Erratzu, Arizkun eta Elizondon elkartuko dira taldeak

Lunes, 3 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 06:01h

elizondo- Uda akitzear den honetan, ikasturte berriari begira jarriak daude hainbat eta hainbat. Tartean, Jubilotokiko partaideak. Aurten ere, gaurtik aitzinet martxan jarriko dira talde desberdinak. Gaur, Urdazubi eta Zugarramurdikoen txanda izanen da, astelehen eta asteazkenetan 16.00etik 18.30era, Urdazubiko gizarte bilgune berrian elkartuko dira, lehenagoko nesken eskolan. Egoitza berria estreinatuko dute honenbertzez. Bihar Arizkunen hasiko dira, asteartero elkartuko dira bertan, 16.30etik 18.30era, medikuaren etxean. Erratzun, ortzegunero lixutegian eginen dute hitzordua, 16.30etik 18.30era, eta azkenik, Elizondon, asteazkenetan elkartuko dira, Arizkunenea kultur etxeko lehenbiziko solairuan, 16.30etik 18.30era. Parte hartu nahi duenak, osasun etxean edo Amaia Iriondo arduradunari dei diezaioke, 659 849 570 telefonora. - F.A.G.