Ostadar mendi taldeak Pirinioetara irteera antolatu du

2018(e)ko irailaren 4a, asteartea - 10:00etan eguneratua

 ZUMARRAGA – Ostadar mendi taldeak Camilleren Bidea ibilbideko azken bi etapak egingo ditu larunbatean eta igandean. Larunbatean Laskunetik Linzako aterpera joango dira eta biharamunean Linzatik Gabarditora. Irteera honetan parte hartu nahi dutenek honako bi telefono zenbaki hauetako batera deitu behar dute izena emateko: 659 486 878 (Luis) eta 620 922 246 (Javier). – A.Z.