Trail eta mendi irteera eskola eta sendabelar tailerra izango dira

2018(e)ko irailaren 4a, asteartea - 10:00etan eguneratua

 TOLOSA – Zumardiak datorren ikasturterako eskaintzen dituen eskola eta irteerei buruzko informazioa zabaldu du. Batetik, trail eskola izango da irailetik ekainera mendian korrika egiten formatzeko;bestetik, helduentzako mendi irteerak izango dira urritik ekainera;eta azkenik, sendabelarrei buruzko Sendabelarrekin sorginkeriatan tailerra izango da 9-12 urteko haurrentzat. Izen emateak www.zumardia.eus web orrian sartuta egin daitezke. – M.S.S.