Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Txokotoko bestak hasi dira, asteburu bete-betea dator

| Susana Saldias auzokideak piztu du altxaferoa, familia ordezkatuz.
Gaur, bertzeak bertze, zikiro-jatea izanen da

Fernando Anbustegi Goñi Juan Mari Ondikol - Sábado, 8 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Erraldoien dantzari adi egon ziren herritarrak.

Erraldoien dantzari adi egon ziren herritarrak.

Galería Noticia

Erraldoien dantzari adi egon ziren herritarrak.Ikusmin handia eragin zuen Susana Saldiasek suziria pizteko uneak.Baztan-zopek arrakasta handia izan zuten atzo ere.

elizondo- Txokoto Elizondoko auzo bat baino gehiago dela diote batzuk, batez ere bertakoek, eta Txokotoko besten egitarauari begiratuz gero, halako zerbait pentsa daiteke, izan ere, egitarau zabalaz gozatzeko aukera dago. Atzo, errate baterako, ohiko altxaferoarekin hasi ziren bestak. Susana Saldias Saldiasek piztu zuen besten hasmenta iragartzen duen suziria, Aupa Txokoto! oihukatuz, balkoitik adi-adi zegoen aitaren begiradapean. Suziria entzun orduko, konpartsarekin kalejira abiatu zen. Ondotik, ohiko gisan, Baztan-zopa goxo-goxoak banatu zitutzten, eta eguna borobiltzeko Azken Trena eta Dama taldeen eskutik kontzertua izan zen. Gaur eta bihar ere egun osoan zehar ekitaldi aunitz izanen dira.

gaurGoizetik arratsera arte izanen da nn josta, errate baterako, 11.00etatik aitzinet kalejiran ibiliko da erraldoi eta buruhandien konpartsa, musikarien laguntzaz. 14.00etan, 150 lagun inguru elkartuko dira mahaiaren inguruan, zikiro-jatean. Gero, 16.30ean haurrendako puzgarriak izanen dira, 19.30ean Braulio&Iriarte Tropikalia DJ saioa izanen da, ondotik mutil-dantzak eta 23.30ean kontzertua Guarimba taldearekin. Tirri&Tery-rekin bukatuko da gaua.

bihar11.00etatik aitzinet, Baztango kankailuak, txistulariak eta gaitariak herrian barrena ibiliko dira. Gero, Jo ala Jo taldearen eskutik, AEKko irakasleen eta Elizondoko Herriaren laguntzaz, Mutil-dantzak Eusko Ikaskuntzaren mendeurrenean hi-tzordua izanen da Foruen plazan. 12.00etan hasiko da saioa, Eusko Ikaskuntzaren sorrera eta baztandar mutil-dantzariek Oñatin 1918an eskainitako emanaldiari buruzko aitzin solasarekin. Ondotik mutil-dantzak, Baztango Jauziak, karrika eta gaita dantzak izanen dira. Akitzeko, 17.00etan, I. Herriarteko txirrindulari gazteen topaketa burutuko da, eskualdeko txirrindularitza elkarteek, txirrindularitza eskolak berriz ere martxan jartzeko asmoz antolatuta.