Abarkak janzteko ordua heldu zaie zarauztarrei

Irailaren 9a Euskal Jai eguna da Zarautzen, eta urtero bezala festa handia ospatzea espero da

Sábado, 8 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 06:03h

ZARAUTZ- Aste osoa darama Zarautzek festa giroan murgilduta. Emanaldiak direla, lehiaketak direla eta bestelako ekitaldiekin, Euskal Jaiak heltzeko amorratzen daude herritarrak dagoeneko. Bada, bihar izango da egun handia.

Aurtengo irailaren 9a igandean erori dela eta, pasa den urtean baino jende gutxiago espero da, baina horrek ez du festarik etengo inolaz ere. Goizean goizetik, eguraldiak lagundu ala ez, dozenaka kuadrila kalean izango dira, bakoitza bere karro eta bestelako tramankuluekin. Beste batzuk ordea, tradizio zaharrei jarraituz edota berriak sortuz, lehen ordutik herriko hainbat elkartetako mahaien inguruan bilduko dira, bertan tortila, txorizo, odolki edo bestelako pintxoei esker eguna indarrez hasteko. Euskal Jai eguna gainean izanik, antzerkiaz ardura-tzen den Alproja taldea gaur bertan bilduko da biharko emanaldia Munoan egingo den ala ez erabakitzeko.

Guztia prest dagoen honetan, Danda festa batzordeak kexa bat argitaratu berri du. Atzo gauean Ertzaintza txosnagunera azaldu eta gune osoko argazkiak atera-tzen ibili zela dioeta, eta “Jaiak herritik eta herriarentzat” ipin-tzen zuen pankarta eraman zutela. Euskal Jai alternatiboak antolatzeaz arduratzen den gazte taldeak aurrez aldarri guztiak Zarauzko Udalarekin adostuak zeudela esan du, guztien inguruko baiezkoa zutela gunearen muntaia egin aurretik. Kexaz gain, festak modu beran antola-tzen jarraituko dutela ere adierazi nahi izan dute. - N.O.