Ikasturte berrirako izen ematea zabalik Baztan Musika Eskolan

Sábado, 8 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 06:02h

elizondo- Astelehenean, irailaren 10ean bukatuko da Baztan Musika Eskolan ikasturte berrirako izen emate epea. Arratsaldeko 15.00etatik 18.00etara eman daiteke izena, musika eskolako bulegoan. Eskaintzen dituzten espezialitateak hauek dira: akordeoia, pianoa, klarinetea, tronpeta, tronboia, saxofoia, zeharkako txirula, biolina, bibolineko “Suzuki metodoa” eta txistua. Hauez gain, helduendako instrumentu nahiz musika hizkuntza klaseak eskaintzen dituzte eta baita musika hizkuntza bukatu duten ikasleentzako harmonia ere. - F.A.G.