Laxoa finalak jokoan gaur Oizen. Euskara ofiziala Nafarroa osoan

Sábado, 8 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Galería Noticia

elizondo.Behingoz, euskara ofiziala Nafarroan osoan, aldarrikapen hori entzun eta irakur zitekeen asteazkenean Elizondoko Foruen plazan. Baztango euskalgintzak deituta, hamarnaka herritar elkarretaratu ziren, heldu den urriaren 27rako Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak deituriko mobilizazioari atxikimendua agertzeko. 1986ko Vascuencearen Foru Legea behingoz alde batera utzi eta zonifikazioarekin bukatzeko tenorea dela iritzita, Kontseiluak, herritarrak mobilizatzera deitu ditu. F.A.G./Argazkia: Ondikol

las claves

oiz.Gaur arratsaldean Oizko plazan jokatuko dira gazte eta gaztetxoen laxoa txapelketako finalak. 16.00etan gaztetxoen finala jokatuko da, Oiz (Xuban Ilarregi, Mikel Mikelarena, Markel Leatxe eta Aimar Ariztegi) eta Doneztebe C (Oier Apezetxea, Markel Jabalera, Jokin Arozena eta Julen Pikabea) taldeen artean. 17.30ean, gazteen finala jokatuko dute Oiz (Ioritz Zelaieta, Aimar Saldias, Zorion Zelaieta eta Jon Oiartzabal) eta Doneztebe A (Aimar Jabalera, Iñigo Belarra, Oier Aldabe eta Mikel Tajadura) taldeek. F.A.G./Argazkia: Ondikol