Euriak ere ezingo du gaur Zarauzko Euskal Jaiarekin

Alproja Antzerki taldearen emanaldia Aritzbatalde frontoian egingo dela jakinarazi dute

Nagore Odriozola Ainara Garcia - Domingo, 9 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Zarauzko Musika plaza, jendez gainezka Euskal Jaiak ospatzen aurreko urte batean.

Zarauzko Musika plaza, jendez gainezka Euskal Jaiak ospatzen aurreko urte batean.

Galería Noticia

Zarauzko Musika plaza, jendez gainezka Euskal Jaiak ospatzen aurreko urte batean.

ZARAUTZ- Goizean goizetik hasiko da festa herrian, naiz eta eguraldiaren iragarpenak berri txarrak dakartzan. Larruzko abarkak etxean utzi eta gomazkoak janztea tokatu zaie aurten zarauztarrei. Euskal Jai euritsuak datoz gaurkoan, baina ez dago festa eteteko arrazoirik.

Diana hotsarekin esnatuaz batera, lehen ordutik Goiztarrak taldeko kideak izango dira kalez kale, antzinako ohiturak berreskuratzeko helburuarekin. Horretarako garai bateko pertsonaiak irudikatuko dituzte eta ondoren, Frontoi Txikin, pilota partidak, herri-kirolak eta bertsolariez arduratuko dira. Gatibu taldeak kantuan esan ohi bezala, euritan dantzanarituko da herria txistulari, trikitilari eta dultzaineroei esker, eta urteroko gisa beretik Iturengo ttuntturroek haur eta helduak txundituko dituzte.

Eguraldiaren iragarpena dela eta, Alproja antzerki taldeak atzo bertan erabaki zuen urtero egin ohi duten emanaldia Munoatik mugitzea. Galtzagorrien mezuak, Whatsapp bidez herritarren artean zabaldu zenak, Aritzbatalde kiroldegiko iluntasunera itzuli beharko zutela iragarri zuen. Beraz, kiroldegian ospatuko da Alproja taldearen 40. urteurrena, gaur eguerdiko 12.00tan. Ateak 11.30etan zabalduko dira eta sarrerak bertan emango dira, doan. Gainera, edukiera mugatua izango dela ere gogorarazi nahi izan zuten, beraz, arin ibili beharko du 40 Sinfoniaz gozatu nahi duenak.

Eguerdian, Musika plazan urteroko erromeria izango da trikitilari, txistulari eta dultzaineroen eskutik, eta arratsaldera arte txoko guztietan izango da dantza egiteko aukera. Iñurritzara mugituko da orduan festa eta gauez berriz ere Musika plazara itzuliko da.

Bestalde, Danda gazte asanbladak hamaiketako autogestionatua antolatu du goizean goizerako eta 15.00etan Elektrotxuflak ipiniko du festa giroa, Arrona zaharreko txosnagunera heldu arte. Bertan, txosnen irekiera arratsaldeko 17.00etan izango da eta hainbat kontzertu izango dira ordu txikiak bitartean.

garraio zerbitzu bereziaEuskotrenek jakinarazi du gaur gauean autobus eta tren zerbitzu berezia eskainiko dutela Zarauzko Euskal Jaien harira. Zumaia-Amara linean, bi noranzkoetan, ordubetero gaueko trenen zerbitzu berezia eskainiko du. Horrez gain, Zarautz, Getaria eta Zumaia artean, autobusen zerbitzu berezia eskainiko du. Gaueko autobusak ohiko geldialdiak egingo ditu eta Zarauzko San Pelaiotik honako irteera ordutegia izango du: 0:30, 1:30, 2:30, 4:30, 5:30, 6:30 eta 7:30.