Orioko arraunlariak, Kontxarako prest

Pasa den ostiralean oriotarrek elkarretaratze jendetsua egin zieten arraunlariei mollan

Domingo, 9 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 06:03h

orio- Kontxako Banderak pizten duen zaletasuna nabaritu zen pasa den ostiralean Orion. Espero gabe, molla jendez beterik eta kolore horiz jantzita aurkitu zuten arraunlariek. “Egia esan, oilo ipurdia ipini zi-tzaigun”, dio emakumezkoen taldeko kide batek, eta gaurkoari begira gehitzen du:“Zazpi segundu hobe izaten da norberaren alde izatea, baina alderantziz denean, zaila ikusi arren ez da ezinezkoa”. Kontxako bandera etxera eramateko lehian izango dira eta herri osoren indarra eta ilusioa senti zezaten, elkarretaratze jendetsua egin zitzaien ostiralean, bai beraiei, baita gizonezkoen taldeari ere. Hauek ez dira Ohorezko Txandan arituko, baina herriaren harrotasunagatik egingo dute arraunean lehenengo txandan. Ziur ostiraleko estanpa gaur Kontxako Badian izango denaren aurrerapena besterik ez zela izan. - N.O.